
Arantzako Mikel eta Elik gure laguntza behar dute
/Nekazarien jarduna eguraldiaren menpekoa izaten da erabat eta batzutan kolpe latzak jasotzen dituzte. Ekainaren amaieran sekulako kazkabarrak jo zuen Arantza eta gure barazki, lekale zein oilasko ekoizle Mikel eta Eliri […]
Lea más
Koltza olioa
/Dagoeneko eskuragai duzue gurean Fernandok Araban ekoitzitako kalitatezko KOLTZA OLIO ekologikoa. Goi-mailako hainbat sukaldarik saltsak prestatzeko badarabiltela kontatu digu. Familiako lurretan erreleboa bermatuz txikitasunetik baina modu koherentean ari da lanean. […]
Lea más
Lavandularen aurpegirako eguzkitako krema eta retinol beganoa
/Aurtengo udan eguzkia ikustea garesti dagoen arren, egun eguzkitsuetan indar handia du eta gure azala babesteko Lavandulako lagunek aurpegirako eguzkitako krema ere merkaturatu dute, SPF30eko babes faktorea du. Ohi duten […]
Lea más
Ahabi ekologikoak
/Dagoeneko abian dugu bertako ahabien garaia ere. Otazuriko Iñaki eta Laurak mimoz ekoizten dituzte Ezkurrako lurretan. Aurten bi formatutan ontziratu dituzte, iaz bezala kraft poltsez gain, baita kartoizko kaxetan ere. […]
Lea más
Ketchup saltsa natural eta ekologikoa
/Gamiz-Fikako Olatxu Baserrian Haizeak garaiko tomateekin eginiko KETCHUP SALTSA ere eskuragai duzue. Osagai natural eta ekologikoekin elaboratutakoa. Udan ohi baino gehiago jaten ditugunez hanburgesa, saltxitxa eta ogitartekoak, baduzue ikutu berezia […]
Lea más
Garaiko barazkiak
/Uda garaiko elikagai kuttuna dugu bertako TOMATEA. Entsaladan, beste plateretara gehituta, zukuak egiteko zein gazpatxo freskagarria prestatzeko aproposa. Badira aste batzuk Oarsoaldea zein Donostialdeko nekazariak tomateak ekartzen hasi zitzaizkigula. Zapore […]
Lea más
Garaiko hezurdun fruta
/Hondartzan, igerilekuan zein mendian askari osasuntsua egiteko garaiko fruta ekologiko bikaina duzue Laboren esku-eskura: melokotoi hori eta gorriak, briñoiak, paraguaioak, aranak, abrikotak, etab. Gainera pixkanaka-pixkanaka hasi gara aurtengo uztako lehen […]
Lea más
Ezkurtxerriko saltxitxoia
/Dagoeneko eskuragai duzue Ezkurtxerrik kalitatezko osagaiekin Getarian eginiko saltxitxoia. Zizka-mizka moduan zein ogitartekoetan jateko aproposa.
Lea más
Infusio berriak
/Beti da garrantzitsua ongi hidratatzea baina akaso udan are gehiago. Hilabete hauetan gainera, gauza freskoak gusturago jan eta edaten ditugu. Horregatik INFUSIO HOTZAK ere gure eskaintzara gehitzea erabaki dugu. Zapore […]
Lea más
Almendra txigortuak
/Gure ekoizleek produktu berriak ekoitzi ahala gure eskaintza osatuz goaz. Oraingoan Kikok Bardea etxaldean ekoitzi eta TXIGORTUTAKO ALMENDRA ekologikoak ere eskuragai dituzue. Zizka-mizka bezala aproposak dira!!
Lea más
Kotoizko salbaeslip eta disko desmakillatzaileak
/Konturatuko zineten moduan, duela aste batzutatik salbaeslipak agortuak genituen. Kontua da Nur etxekoak lantzen genituela eta zoritxarrez hondoa jo duela. Badira ja hilabete batzuk enpresa isteko hautua egin zutela jakin […]
Lea más
Abuztuko ordutegia
/Gaurtik aurrera eta abuztu osoan zehar ordutegi berria izango dugu. ARRATSALDETAN ETA LARUNBATETAN Denda ITXITA egongo da baina goizez erosketa egiteko aukera ez duzuenontzat, ASTEAZKENETAN EGUN OSOZ IREKITA izango dugu, […]
Lea más
2023ko Garbiketa Orokorra
/Dakizuen moduan egunerokoan ez dugu Dendaren sakoneko garbiketa egiteko astirik izaten eta horregatik, urtean behin GARBIKETA OROKORRA auzolanean egiteko deialdia luzatzen dizuegu, espazio guztia sakon garbitzeko. Aurtengoa ABUZTUAREN 29an egingo […]
Lea más
Okinen oporraldia
/Gure okin gehienek abuztuan oporrak hartuko dituzte eta beraz, honako datetan ez dizkigute beren ogiak ekarriko: Aintzane: Abuztuak 1-31 Maira: Abuztuak 14-29 Kuskurro: Abuztuak 1-31 Irrika Gluten Free: Abuztuak 1-Irailak […]
Lea más
Lurraren Orenakoen laguntza eskaera
/Zer jan izango badugu, ezinbestekoa da lurra landu eta elikagaiak ekoitziko dituen nekazariak izatea. Ezusteko gastuei aurre egin behar izateak kolpe latza eragin diezaieke proiektuaren bideragarritasunean. Momentu horietan dagokigu nekazariak […]
Lea más
Datorren asteko ogien banaketan aldaketak
/Papurrak eta Mairako lagunek datorren astean oporrak hartuko dituztenez, ogien banaketan aldaketak izango ditugu ostiral honetatik hasi eta ekainaren amaiera arte. Asteroko enkargua izan zein ez, zuen ogi kuttuna berriro […]
Lea más
NAFARROAKO GEREZI EKOLOGIKOEN 2. KANPAINA
/Datorren astean berriro ere Nafarroako gerezi ekologikoak eskuratu ahal izango ditugu. Lehenengo deialdian bezala, Karkar udalerrian urteetako nekazari ibilbidea duen familia txiki batek ekarriko dizkigu. Lehen deialdiak sekulako arrakasta izan […]
Lea más
Fruta ekoizle berria
/Pozik iragartzen dizuegu fruta ekoizle berri batekin egin dugula zuzeneko harremana. Udako hezurdun fruta ekologikoa erosten hasi gatzaizkio (nektarina, paraguaioa, abrikota, gerezia eta baita golden sagarra ere). Galok Zaragozan ditu […]
Lea más
Elkartasunak badirau
/Elikagai eskegiak zuen eskura egoten jarraitzen dute. Hartu edo eman, eman edo hartu, beharraren arabera, erabateko konfiantzan. Ez al da ederra komunitateak sustengatzen gaituela jakitea? Guk elkar zaintzan sinisten dugu, […]
Lea más
Pate begetal berriak
/Ba al dakizu pate begetal eta saltsa berriak ditugula? Haizeak Gamiz-Fikan duen Olatxuko baserrian modu agroekologikoan eginak dira, prozesuaren atal bakoitza zainduz, fruta eta barazkien ekoizpenetik hasi eta produktu eraldatuak […]
Lea más
Pizza oinarri artisaua
/Martinellik Beriaingo lantegian eginiko pizza oinarri artisauak eskaintzen hasi gara. Haragiaren hozkailuan, taloen ondoan kokatu ditugu. Guk dagoeneko dastatu dugu eta mundiala da!! Gari irinez eginda dago eta produktu beganoa […]
Lea más
Aldako txakoliña
/Oiartzungo txakolina ere salgai dugu Laboren: Aldako txakoliña. Upategi familiar txikia da eta Gurutze auzoko mahastietako Hondarribi zuri mahatsekin egindakoa da. Badakizu Zuberoa jatetxean ere eskaintzen zutela? Prezio-kalitate harreman bikaina […]
Lea más
Bertako mugurdien garaia hasi da
/Abian dugu bertako mugurdien aurtengo denboraldia. Amaiak dagoeneko ekarri dizkigu aurtengo uztarekin betetako lehen tarrinak. Astelehen eta ostegunetan ekartzen dizkigu. Mugurdi freskoez gain, izoztuak ere ekartzen dizkigu haur zein helduoi […]
Lea más
Bertako lehen kuiluzeak dagoeneko eskuratu ditugu
/Beroari aurre egin eta udako gure entsaladak hornitzeko bertako kuiluzeak ere jaso ditugu, Altzatik ekarri dizkigu Wilsonek. Gainerako baratzezainak ere laster hasiko dira aurtengo uzta jasotzen.
Lea más