facebook instagram youtube
  • Gerezi denboraldia

    Azken bi astetan Nafarroako aurtengo lehenengo gerezi ekologikoak jasotzen hasi gara. Gutako askoren fruta kuttuna da eta eguraldiarengatik kontrakoa dirudien arren, uda usaina dakar.

    Dena den, Ninok kontatu digunez gerezi arbolak frutaz lepo zeudenean kazkabarra eta euri jasa bortitzak izan zituzten eta gereziak zartatuta geratu dira, uztaren %70a galduz. Tolosaldeko beste ekoizle batekin ere hitz egin dugu eta berdina kontatu digu. Beraz, bertako gerezien kanpaina egitekotan beranduxeago loratzen diren arbolek gereziak izan arte itxaron beharko dugu. Hori dela eta, ekainean zehar egingo dugun kanpainan Zaragozako gerezi ekologikoak eskainiko dizkizuegu. Xehetasunak aurrerago jakinaraziko dizkizuegu izan ere, ekoizleek gerezia kopuru handietan izan arte itxoin behar dugu. Kontutan izan, iazko kanpainan ia 400kg eskatu genituela.