Laboren zaintza bere zentzu zabalean ulertzen dugu: komunitateko kideon osasuna, langileak, ekoizleak, bazkideak eta ingurumenaren zaintza aldarrikatzen dugu. Bizitza erdigunean jartzen dugu, harreman gizatiarrak eta errespetuzkoak josten ditugu eta giza-neurrira eginiko proiektuak sustengatzen ditugu.
Komunitatea bere kide guztien zaintzaz arduratzen da. Gure kideen artean elikadura osasungarria izateko eskubidea bermatuta egotea da asmoa. Hau da, familia bat ez dadila erosketa Laboren egin gabe geratu, edo erosketaren zati bat soilik eginda, arrazoi ekonomikoengatik. Horretarako, elkar laguntzeko sistema berritzaileak sortu eta abian jarriko ditugu, Italiako kafe eskegiaren edo Frantziako “baguetteak attente”-en parekoak.

Elkartasun Txokoa
Elkartasunak badirau
Elikagai eskegiak zuen eskura egoten jarraitzen dute. Hartu edo eman, eman edo hartu, beharraren arabera, erabateko konfiantzan. Ez al da ederra komunitateak sustengatzen gaituela jakitea? Guk elkar zaintzan sinisten dugu, indibidualtasunetik haratago komunitatearen indarrean, gure arbasoek egin bezala. Elikagai eskegien tresna martxan jarri genuen joan den udazkenean eta erabilpena ematen diozuen bitartean elkartasun bide honetan…
Elikagai eskegien martxa
Urtearen hasieran Elkartasun Txokoan pilatzen ari zitzaizkigun elikagai eskegien kopurua eta iraungitze epea kontutan izanik eta ikusita kosta egiten ari zaizuela bertatik elikagaiak hartzea, aterabide puntuala bilatu diegu. Horretarako, gizarteko kolektibo zaurgarri batekin harremanetan jarri gara eta bazkide baten bidez haiei bideratu zaizkie. Une honetan 60 elikagai dituzue eskegita behar duenak har ditzan. Gogoratu elkar-zaintzarako…
Sahararako elikagai bilketa
Joan den astean jaso zituzten Olga eta Kepak Saharara bidaltzeko Laboren bildutako elikagaiak. Aurreko edizioetan baino elikagai gutxiago bildu ahal izan dituzte gurean baina hondar ale bakoitza da garrantzitsua. Kontatu digutenez, martxo hasieran abiatuko omen da aurtengo euskal karabana. Mila esker zuen ekarpena egin duzuen guztioi!
Sahararako elikagai bilketa
Urtero legez, El Watan elkarteak abiatutako elikagai bilketarekin bat egin dugunez, datozen bi astetan Saharako kanpalekuetako egoera arintzeko ekarpena egin ahal izango duzu Laboren. 2021 urteko pandemia osasun larrialdi egoeran ez zen posible izan ordurarte ohikoa zen elikagai bilketa egitea, baina 2022 urtean Laborezainek berriz ere eskuzabaltasunez erantzun zenuten. Aurten aukera berri bat izango dugu.…
Elkar-zaintza elikatzen
Pixkanaka hasi gara baliatzen Elkartasun Txokoan utzitako elikagai eskegiak. Hainbat Laborezainok hartu dugu ohitura asteroko erosketan elikagaien bat eskegia uzteko eta zertxobait kostatu bada ere, pixkanaka hasi gara hartzen ere, asko pozten gaitu. Elkartasun-tresna honek funtzionatuko badu, hartzaileak behar ditugu ezinbestean, ez soilik emaileak. Pena litzateke, bertan utzitako elikagaiak alferrik galtzea iraungitze data gainditua dutelako…
Norentzat dira elikagai eskegiak?
Bideoan agertzen diren egoeretan akaso behar dugu komunitatearen babesa. Gaur ni izan naiteke hartzaile eta akaso bihar emaile, zergatik ez? Ez al da hori elkar zaintza? https://youtube.com/shorts/xwXoEeu3tDQ?feature=share
Elkartruke ez monetarioak
Ekonomia sozial eraldatzailean kokatzen dugu geure burua eta beraz, Laboreko komunitatearen baitan bestelako hartu-eman / eman-hartuak proposatu nahi ditugu. Elikagaiak ez baitira zertan diruaren truke eskuratu. Ez al dugu sarritan esaten denbora urrea dela? https://youtube.com/shorts/v2x_yWRcZQA?feature=share
Zer dira Elikagai Eskegiak?
Urriaren amaieran abiatu genuen Laborezainon arteko elkartasun ariketa, elkar zaintzarako bide berriak urratzeko. Jakin nahi duzu zer den? Ez galdu bideo labur hau: https://youtube.com/shorts/141acSaRkQ4?feature=share
Elikagai eskegiak eskutik eskura
Elikagai eskegientzat leku berezia atondu dugu Dendan; Elkartasun Txokoa izena eman diogu eta esne eta olioen arteko apalategian kokatuta dago. Ariketari ikusgarritasun handiagoa emateko aukera ematen digu, nahasteak ekiditeko lagungarria da, txukunagoa geratzen da Dendaren antolaketa, utzi nahi duenarentzat lagungarria da zertan ekarpena egin erabakitzeko eta hartzeko beharra duenari ere erreparo gutxiago eman diezaioke ikusita…
Labore poltsiko guztietarako
Udazken honetan Produktu Taldeko kideok prezioaren inguruko merkatu-ikerketa eguneratu dugu eta berriro ere nabarmenak dira aldeak, Laboren oinarrizko elikagaien prezioak inguruko azalera handietan baino askoz ere merkeagoak ditugu. Finean gure sorrerako helburuetako bat ekoizleei prezio justuak ordaintzea (haiek finkatutakoak lan-baldintza duinetan lanean aritzeko eta guk negoziatu gabeak) eta kontsumitzaileontzat arrazoizkoak eta eskuragarriak izatea da. Dena…
Zer da Elikagai eskegiak ekimena?
Urriaren amaieran Komunikazio eta Konplizeen taldeko kideak Oiartzun Irratian izan ginen webgune berriaren eta martxan dugun Elikagai eskegien elkartasun ariketaren inguruan hizketan. Hartu tartetxo bat elkarrizketa entzun eta proiektu berri hauen xehetasunak jakiteko.
Abian dugu Elikagai eskegiak elkartasun ariketa
Azken hilabeteetan bizitza ederki garestitu zaigun honetan Labore Oarson inor ez genuke atzean utzi nahi, osasuntsu elikatzea eskubidea dela aldarrikatzen baitugu. Abiapuntu horretatik eta gure komunitatea indartzeko asmoz, joan den larunbatetik abian dugu Elikagai eskegiak elkartasun ariketa. Hartu eta eman, eman eta hartu, Laboreko komunitateari ekarpena egiteko modu asko daude, bakoitzak duenetik eta ahal duenetik (denbora,…