facebook instagram youtube
  • Alcarràs filmaren proiekzioa

    Bihar, Apirilak 25, arratsaldeko 19:30etan Alcarràs filma proiektatuko dugu Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan. Katalanierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpidatziekin izango da proiektatuko duguna. Hasiera batean, filmaren ostean solasaldia egitekoak ginen horretarako Balentzia aldeko gure zitrikoen ekoizleak gonbidatuz baina aurreikusita baino beranduago izango denez emanaldia eta ia bi orduko iraupena duenez, solasaldia beste baterako uztea erabaki dugu, asko berandutuko bailitzateke eta pena da behin ekoizleak Oiartzunaino ekarrita, denbora faltagatik solasaldi labur-laburra izatea, oso interesgarria izan daitekeelako behin filma ikusita haien bizipenak eta inpresioak zein testigantza entzutea.

    Filmak sari ugari jaso zituen hainbat festibaletan eta Oscarren lehian ere hautagaia izan zen.

    Sinopsia: Solé familiak hainbat belaunaldi daramatza Alcarràsen melokotoiak ekoizten lursail eremu oso zabalean , Kataluniako herri txiki batean. Baina uda honetakoa azken uzta izan daiteke: fruta ekoiztea jada ez baita errentagarria eta eguzki-plakak zuhaitzak ordezkatzen ari baitira.

    Oso ongi eginiko filma da eta Katalunian grabatua dagoen arren, seguru gaude zuetako askok zuen aurreko belaunaldiak islatuta ikusiko dituzuela hainbat kontutan.

    Sarrerak honako loturan eros ditzakezue. Laboreko bazkide izateagatik 3€tako deskontua duzue, horretarako, honako deskontu kodea sartu behar duzue eserlekuak hautatu ostean: “Laboresozioa”.

    Ez galdu filma ikusteko aukera eta zatoz!!