facebook instagram youtube
  • Sukaldaritzako saio inklusiboak

    Oarsoaldeko Garapen Agentziak Ereiten programaren barruan Maiteren gidatuta bazterketa sozialeko arriskuan dauden epe luzeko langabetuekin Laboreko sukaldean egiten dituzte bi astean behin sukaldaritzako saioak. Horrelako ekimenak bultzatzea garrantzitsua iruditzen zaigu kolektibo zaurgarrienak zaintzeko baina ez karitatez haiek ahalduntzen baizik. Balore baliotsuak lantzen dituzte suaren bueltan. Bide horretan Labore Oarsoaldeko Garapen Agentziaren konplizea da.

    Iaz gurekin praktiketan izan genuen Txingudi Institutuko Dietetika eta Nutrizio ikasle Ane eta sukaldaritzako saio bat bideratzeko ardura izan zuen. Aguakate trufak, bakailoa piper eta tipularekin eta irabiatu berdea izan zen prestatu zuten menua. Oso gustura aritu ziren elkarlanean sukaldatzen.

    Sukaldariak etortzen zaizkigun bakoitzean sekulako usain goxoarekin blaitzen digute Denda eta tarteka mokaduren bat ere eskaintzen digute tripa zorriak baretzeko. Mila esker gu zaintzeagatik!

    Ba al zenekien horrelako saioak ere izaten ditugula Dendan? Izan ere, Labore Oarso Denda bat baino askoz gehiago da!!