Produktu berriak
Fruitu lehorren krema berriak
/Lleidako lurretan Ribes familiak hamarkada luzeetan zehar landutako almendraondoen fruitu ekologikoak aspalditik eskaintzen dizkizuegu Laboren baita hurrak ere. Harreman estua dugu haiekin eta duela denboratxo bat bisitan izan genituen. Semeak […]
Luarri ahuntz gazta ondu berria
/Txikiñenako Aimarrek gazta ondu berria ekarri digu gaurkoan. %90 ahuntz esnearekin eta %10 behiarenarekin elaboratua. Abeltzainek esnekiak egitea burujabetzaz gain haien lehengaiekin balio erantsia sortzeko aukera ematen die. Txikiñenako lagunek […]
Alkohol eta glutenik gabeko bertako garagardoa
/Ezagutzen al duzu Mikelek elaboratutako Maia alkoholik gabeko garagardoa? Egun beroetan zein mendi gailurrak ospatzeko edo lagunez inguratuta terraza batean freskatzeko primerakoa da!! Gainera glutenik ez duenez ez da batere […]
Ur kefirra gure mikrobiota elikatzeko
/Ur kefir ekologikoa aukeran duzue gaurtik aurrera gurean. Limoi eta jenjibrearekin elikatua izan da eta gure mikrobiota zaintzeko probiotiko bikaina da. Etxean egitera animatzen zareten bitartean, baliatu aukera! Limoi eta […]
Ardo gorri nafarra formatu berrian
/Begira udarako zein formatu erakargarrian merkaturatu duten Aristu upategiko lagunek ardo gorria. Garagardoaren ordezko gisa lagunartean egun beroetan fresko fresko edateko aproposa! Ardoen Txokoan eta, uda garaian, hozkailuan edateko prest […]
Eguzkia hartu ostean azala hidratatzeko Blancaren aftersuna
/Bereziki uda garaian eguzkia hartu ostean azala behar bezala hidratatzeko zein erredurei aurre egiteko Blanca gure bazkideak After suna merkaturatu berri du, dagoeneko eskuragai duzue. Aurreneko uzta denez, ale gutxi […]
Euskal Herriko zuhaitzak eta arbolak
/Jakoba Errekondok elkarlanean argitaratu berri duen Euskal Herriko zuhaitzak eta arbolak liburu mardula dagoeneko eskuragai duzue Laboren. Gure kulturaren historia eta garapena ezin da ulertu zuhaitzik eta arbolik gabe: erritoak, […]
Kafe hotza edateko prest
/Kafezaleentzat uda honetarako edari freskoa ekarri digute Mucha Kombuchako lagunek. Uda garaian kafe ekologiko freskoarekin gozatzeko. Oiartzungo Pagoaldean egina da. Guk dagoeneko astebururako eskuratu ditugu!! A zer nolako gutizia!!
Lavandulako ile maskarilla
/Aspaldian faltan genuen Lavandularen eskuko krema eta gaurkoan jaso dugu azken uzta, itxuraldatuta dator ontzi berrituan eta usain zoragarriarekin. Bestetik, zuek eskatuta ileko maskarilla ere ekarri dugu. Lehengai natural eta […]
Feta gazta eskuragai
/Entsaladei ukitu gazia emateko feta gazta ekologikoa ere aukeran izango duzue hemendik aurrera gurean. Feta gazta Greziako jatorri babestuko (JDB) produktu ospetsua da, batez ere ardi eta ahuntz esnearekin gatzunean […]
Altzairuzko kantinplora termikoa
/Egun beroetan ur freskoa gurekin aldean eramateko zein neguan edari beroekin goxatzeko, altzairuzko termoak eskuratzeko aukera duzu. Laboren enkarguz ekartzeko aukera dugu. Horrelakoekin beti ongi hidratatuta egoteaz gain, plastikozko hondakinak […]
Ile kizkurrentzat pentsatutako xanpu solidoa
/Joan den astean estreinekoz jaso genuen ile kizkurrentzako Bizi Slowen xanpu solidoa. Ilea modu leun eta eraginkorrean garbitzeko formulatua dago, ilea sustraietatik hidratatu eta indartuz zein kizkurrei bolumena emanez. Modu […]
Oiartzungo ardi-gazta ekologikoa
/Poz pozik gaude hemendik aurrera Oiartzungo Larremotx baserriko ardi gazta ekologikoa salgai izango dugulako. Rakelek kontatu digu ingurunearekin orekan bizi ahal izateko neurrira egokitua dutela ardi latxen artaldearen tamaina. Haiek […]
Azkenean Zitueneren Pastatak Laboren salgai!!
/Joan den astetik aurrera Zitueneko lagunen Pastatak eskuratu ahal izango dituzue Laboren. Poz-pozik gaude eta oso eskertuta ere Naiara eta Indiorekiko, gurean saldu ahal izateko egindako lanarengatik. Hiru zapore dituzue […]
Larretaren behi-gazta ondua
/Berriki Larretako lagunek 6-7 hilabetetan ondutako Kalaman behi-gazta ekarri digute estreinekoz. Pasteurizatu gabe merkaturatzen duten aurrenekoa da eta zapore aldetik nortasuna du. Larretako lagunek ekoizten duten esne soberakinari irtenbidea bilatzeko […]
Laboreko osagaiekin egindako plater prestatu osasuntsuak
/Gure inguruko ekoizle txikiei elikagaien eskaera sortzen jarraitzeko gure lehengai propioekin elaboratutako aurreneko plater prestatuak jarri ditugu salgai: haragiz betetako alberjiniak, sojaz betetako alberjinia gratinatuak eta barazki lasagna. Gure ideia […]
Arrainarekin egindako plater prestatuak
/Probatu al dituzu Ondarruko kontserberako bakailao eta hegaluzearekin egindako plater prestatuak? Hegaluzea tipuletan eta bakailaoz betetako pikillo piperrak dituzue aukeran. Egunerokoan zein okasio berezietan arrainarekin prestatutako platerak ere aukeran izan […]
Lumagorriren plater prestatuak
/Ukaezina da gaur egungo gizartean denboraz larri gabiltzala eta egoera horren jakitun gure ekoizleak ere hasi dira haien eskaintzan plater prestatuak txertatzen. Lumagorrirena ez da salbuespena eta aurreneko laginak duela […]
Nafarroako arroz gorria
Ba al dakizu Nafarroan arroz gorria modu ekologikoan ekoizten dela? Ez da Asiaraino joan behar arroz mota hau eskuratzeko. Piskanaka ari gara gure eskaintzan gorriz markatutako elikagaiak ordezkatzen, gure baloreekin […]
Babarrun txuriak barazkiekin
/Hernaniko Begok elaboratu berriak merkaturatzen jarraitzen du, babarrun txuriak bere baratzeko barazkiekin su txikian prestatu ditu oraingoan. Oso zaporetsuak dira!! Lekaleak zuen kasa prestatzeko denboraz larri zabiltzatenerako zuen platera proteina […]
Urredun kosmetika
/Gure bazkide Blancak urredun produktu sorta handitzen jarraitzen du. Aurrena aurpegi, eskote eta leporako olioa merkaturatu zuen eta berriki aurpegiko krema. Urreari esker, berehalako argitasun efektua dauka. Eta azido hialuronikoari […]
Getariako Ondu ahuakateak
/2022an Eguzkitza baserrian sasiak janda zituen hainbat lursail biziberritu eta aguakateondoak landatuta nekazaritzara bideratutako proiektu berri bati ekitea bururatu zitzaien Ezkurtxerriko Agurtzane eta bere bidelagun Asierri. Amets hori egikarituta ari […]
Gaztainen elaboratuak
/Gillesek gaztainekin egindako elaborazio berriak ekarri dizkigu gaurkoan: sagar eta gaztain konpota, gaztain irina eta pikatzeko gaztain espeziedunak. Konpota jogurrari gehitzeko edo bere horretan jateko mundiala da, pikatzekoek ere asko […]
Bertako piper gorriaren mamia
/Bertako laborariak baratzeko elikagaiekin elaboratuak egiten hasi dira. Oraingo honetan Lurraren Orenako kideen eskutik jaso dugu Euskal piper gorriaren mami ekologikoa. Lurraren Orenak Piper Gorri ekologiko hau Urrullon (Lezo) landu […]


