
Abuztuan sartzearekin bat ordutegi aldaketa
/Bihar Uztailak 31, San Inazio eguna izaki, eta datorren astelehenean, abuztuak 3, berriz, Xanixteban, Oiartzungo patroia, itxita izango dugu Denda. Opor txiki batzuk izango ditugu hortaz, indarberrituta itzultzeko. Gainera larunbatetik […]
Lea más
Bertako piperren eztanda
/Abian dugu bertako piperren denboraldia. Gure inguruko baratzezain ugari dagoeneko uzta oparoa biltzen hasiak dira. Piper luze italiarra, Ibarrako piparra, Landetako eztia, Padroi piperra eta Gernikako piperra aukeran dituzue jada. […]
Lea más
Azkenean bertako lekez gozatzeko aukera
/Ekaineko beroaldiarekin aurtengo leken aurreneko uzta osoa galdu zuten gure inguruko baratzezainek. Horregatik luzatu zaigu horrenbeste itxaronaldia baina dagoeneko hasi gara barra-barra jasotzen. Garaiko lekale zoragarri hau dastatzeko desiatzen gaude!! […]
Lea más
Otazuriren ahabi zaporetsuak
/Dagoeneko hasi gara jasotzen Otazuriko Laura eta Iñakiren aurtengo aurreneko ahabi ekologikoak. Gutako askoren gutizia da fruta bikain hau. Zapore mundiala dute!! Badakizu ahabiek odoleko azukrea jaisten laguntzen dutela?
Lea más
Udako eguzkitako kremen eskaintzak
/Blancak oporretara joateko lote bereziak ere jarri ditu gure eskura. Laborezainok izugarri estimatzen dugun eguzkitako krema da Blancak elaboratzen duena, osagai naturalekin eta gure osasuna zainduz egina. Aurten after sunaren […]
Lea más
Zerbak ere ateratzen hasi dira berriro
/Uda garaian ohikoak diren barazki gehienak azidoak direnez, hona hemen gorputza orekatzeko barazki alkalino bat: bertako baratzeetako zerba. Borraja ere kopuru txikian baina ekartzen ari digute egunerokoan Elikako lagunek. Baliatu […]
Lea más
Nekazaritza inklusiorako tresna
/Hasi gara urtero moduan Pausoakeko lagunen entsaladako tomate ekologiko bikaina jasotzen. Zein zortedunak garen!! Eskerrik asko lagunok gu horrenbeste mimoz elikatzeagatik!! Bertako tomatearen zain egoten gara hilabete luzez, bada amaitu […]
Lea más
Bertako alberjiniak hemen dira
/Alberjiniek kaloria gutxi, zuntz asko eta antioxidatzaile ugari dituzte. Eragin diuretikoa, azukrea kontrolatzeko eta liseriketarako lagungarriak dira. Zartagian salteatuta, pistoan, labean erreta, plantxan edo “babaganoush” izeneko patean jateko mundiala da. […]
Lea más
Petrine baserriko txahala
/Uztailaren hasieran jaso dugu Oiartzungo Haragi-Zirkuitu propioko aurtengo azken txekorraren haragia. Oraingo honetan, Karrika auzoko Petrine baserriko Ferminek hazitakoa da, Limangus arrazakoa eta arra. Txekorraren elikadura etxeko arto eta belarraz […]
Lea más
Garaiko tipulina koloretsuak aukeran
/Gaurkoan ekarri dizkigu Joxerrak estreinekoz aurtengo lehen tipulinak. Moreak zein txuriak. Egiako Etxetxo baserrian molde ekologikoan ekoitzi dituenak mimo handiz. Baliatu aukera!! Oiartzunen zein Egian ekoitzitako tipulina eder hauek erabili […]
Lea más
Aiako ahabi ekologikoak
/Aiako Paorra baserriko ahabi ekologikoak ere aukeran dituzue gurean gaurtik aurrera. Uzta txikia dutenez, haien denboraldiak iraupen laburra izaten du beraz, aprobetxatu aukera Irati eta Aitor Goikoetxea anai-arrebek mimoz ekoitzitako […]
Lea más
Oiartzungo tipula
/Ba al dakizue Oiartzunen bertan Elikako lagunek ekoitzitako tipula eskuratzeko aukera duzuela Laboren? Begira nolako itxura duten!! Ez galdu aukera!!
Lea másBizi Baratzea udako orria
/Kalean da Bizi Baratzea orriaren 6. alea eta Laboren eskuragai duzue. Aurrekoetan bezala, eduki mamitsua du: – Oraingo honetan Burruntziak eta sorgin-orratzak posterra dakar: Iñaki Mezquita Aranbururen azalpenak eta argazki […]
Lea más
Ukendu eta kandelak egiteko argizaria eskuragai
/Gure ezti ekoizle Xikerrek ekarritako argizaria eskuratzeko aukera duzue egunotan Laboren. Etxean ukenduak egiteko ohitura baduzue, ez galdu aukera. Sekulako usain ederra du, nabari da egiazkoa dela eta ez merkatuan […]
Lea más
Balentziako angurria
/Balentzian Carmenek ekoitzitako aurreneko angurri ekologikoak jaso ditugu gaurkoan. Orain arte bere laranja, mandarina eta limoiak eskuratzen genituen eta aurten angurriekin proba bat egin dute eta itzelak atera zaizkie, sekulako […]
Lea más
Egun beroak freskatzeko kuiluzeak
/Poliki poliki bertako baratzak hasi dira uda garaiko uzta ematen. Oiartzun eta Lezoko kuiluzeak dagoeneko eskuragarri dituzue. Egun beroetan gure entsalada eta gainerako platerei ukitu freskoa emateko mundialak dira!!
Lea más
Kuiatxoa bertatik bertara
/Elikako lagunak ere hasi dira uda garaiko uzta biltzen. Bertako kuiatxo ederrak ekarri dizkigute gaurkoan. Bertako baratzeetako laboreak aldatu ahala, gure dendako apalak ere itxuraldatzen hasiak dira. Baliatu aukera!!
Lea más
Bertako borraja berriro eskuragai
/Oiartzungo borraja ekologikoa ere aukeran duzue gaurkoan. Elikako lagunek ekarri berri digute. Garai honetako barazki azidoei hosto berdedun barazki alkalinoekin galga jartzeko.
Lea más
Fruitu lehorren krema berriak
/Lleidako lurretan Ribes familiak hamarkada luzeetan zehar landutako almendraondoen fruitu ekologikoak aspalditik eskaintzen dizkizuegu Laboren baita hurrak ere. Harreman estua dugu haiekin eta duela denboratxo bat bisitan izan genituen. Semeak […]
Lea más
Luarri ahuntz gazta ondu berria
/Txikiñenako Aimarrek gazta ondu berria ekarri digu gaurkoan. %90 ahuntz esnearekin eta %10 behiarenarekin elaboratua. Abeltzainek esnekiak egitea burujabetzaz gain haien lehengaiekin balio erantsia sortzeko aukera ematen die. Txikiñenako lagunek […]
Lea más
Alkohol eta glutenik gabeko bertako garagardoa
/Ezagutzen al duzu Mikelek elaboratutako Maia alkoholik gabeko garagardoa? Egun beroetan zein mendi gailurrak ospatzeko edo lagunez inguratuta terraza batean freskatzeko primerakoa da!! Gainera glutenik ez duenez ez da batere […]
Lea más
Ur kefirra gure mikrobiota elikatzeko
/Ur kefir ekologikoa aukeran duzue gaurtik aurrera gurean. Limoi eta jenjibrearekin elikatua izan da eta gure mikrobiota zaintzeko probiotiko bikaina da. Etxean egitera animatzen zareten bitartean, baliatu aukera! Limoi eta […]
Lea más
Ardo gorri nafarra formatu berrian
/Begira udarako zein formatu erakargarrian merkaturatu duten Aristu upategiko lagunek ardo gorria. Garagardoaren ordezko gisa lagunartean egun beroetan fresko fresko edateko aproposa! Ardoen Txokoan eta, uda garaian, hozkailuan edateko prest […]
Lea más
Eguzkia hartu ostean azala hidratatzeko Blancaren aftersuna
/Bereziki uda garaian eguzkia hartu ostean azala behar bezala hidratatzeko zein erredurei aurre egiteko Blanca gure bazkideak After suna merkaturatu berri du, dagoeneko eskuragai duzue. Aurreneko uzta denez, ale gutxi […]
Lea más

