Kanpainak

Bertako piperren eztanda
Abian dugu bertako piperren denboraldia. Gure inguruko baratzezain ugari dagoeneko uzta oparoa biltzen hasiak dira. Piper luze italiarra, Ibarrako piparra, Landetako eztia, Padroi piperra eta Gernikako piperra aukeran dituzue jada. […]

Azkenean bertako lekez gozatzeko aukera
Ekaineko beroaldiarekin aurtengo leken aurreneko uzta osoa galdu zuten gure inguruko baratzezainek. Horregatik luzatu zaigu horrenbeste itxaronaldia baina dagoeneko hasi gara barra-barra jasotzen. Garaiko lekale zoragarri hau dastatzeko desiatzen gaude!! […]

Otazuriren ahabi zaporetsuak
Dagoeneko hasi gara jasotzen Otazuriko Laura eta Iñakiren aurtengo aurreneko ahabi ekologikoak. Gutako askoren gutizia da fruta bikain hau. Zapore mundiala dute!! Badakizu ahabiek odoleko azukrea jaisten laguntzen dutela?

Udako eguzkitako kremen eskaintzak
Blancak oporretara joateko lote bereziak ere jarri ditu gure eskura. Laborezainok izugarri estimatzen dugun eguzkitako krema da Blancak elaboratzen duena, osagai naturalekin eta gure osasuna zainduz egina. Aurten after sunaren […]

Zerbak ere ateratzen hasi dira berriro
Uda garaian ohikoak diren barazki gehienak azidoak direnez, hona hemen gorputza orekatzeko barazki alkalino bat: bertako baratzeetako zerba. Borraja ere kopuru txikian baina ekartzen ari digute egunerokoan Elikako lagunek. Baliatu […]

Bertako alberjiniak hemen dira
Alberjiniek kaloria gutxi, zuntz asko eta antioxidatzaile ugari dituzte. Eragin diuretikoa, azukrea kontrolatzeko eta liseriketarako lagungarriak dira. Zartagian salteatuta, pistoan, labean erreta, plantxan edo “babaganoush” izeneko patean jateko mundiala da. […]

Petrine baserriko txahala
Uztailaren hasieran jaso dugu Oiartzungo Haragi-Zirkuitu propioko aurtengo azken txekorraren haragia. Oraingo honetan, Karrika auzoko Petrine baserriko Ferminek hazitakoa da, Limangus arrazakoa eta arra. Txekorraren elikadura etxeko arto eta belarraz […]

Garaiko tipulina koloretsuak aukeran
Gaurkoan ekarri dizkigu Joxerrak estreinekoz aurtengo lehen tipulinak. Moreak zein txuriak. Egiako Etxetxo baserrian molde ekologikoan ekoitzi dituenak mimo handiz. Baliatu aukera!! Oiartzunen zein Egian ekoitzitako tipulina eder hauek erabili […]

Aiako ahabi ekologikoak
Aiako Paorra baserriko ahabi ekologikoak ere aukeran dituzue gurean gaurtik aurrera. Uzta txikia dutenez, haien denboraldiak iraupen laburra izaten du beraz, aprobetxatu aukera Irati eta Aitor Goikoetxea anai-arrebek mimoz ekoitzitako […]

Oiartzungo tipula
Ba al dakizue Oiartzunen bertan Elikako lagunek ekoitzitako tipula eskuratzeko aukera duzuela Laboren? Begira nolako itxura duten!! Ez galdu aukera!!
Bizi Baratzea udako orria
Kalean da Bizi Baratzea orriaren 6. alea eta Laboren eskuragai duzue. Aurrekoetan bezala, eduki mamitsua du: – Oraingo honetan Burruntziak eta sorgin-orratzak posterra dakar: Iñaki Mezquita Aranbururen azalpenak eta argazki […]

Ukendu eta kandelak egiteko argizaria eskuragai
Gure ezti ekoizle Xikerrek ekarritako argizaria eskuratzeko aukera duzue egunotan Laboren. Etxean ukenduak egiteko ohitura baduzue, ez galdu aukera. Sekulako usain ederra du, nabari da egiazkoa dela eta ez merkatuan […]

Balentziako angurria
Balentzian Carmenek ekoitzitako aurreneko angurri ekologikoak jaso ditugu gaurkoan. Orain arte bere laranja, mandarina eta limoiak eskuratzen genituen eta aurten angurriekin proba bat egin dute eta itzelak atera zaizkie, sekulako […]

Egun beroak freskatzeko kuiluzeak
Poliki poliki bertako baratzak hasi dira uda garaiko uzta ematen. Oiartzun eta Lezoko kuiluzeak dagoeneko eskuragarri dituzue. Egun beroetan gure entsalada eta gainerako platerei ukitu freskoa emateko mundialak dira!!

Kuiatxoa bertatik bertara
Elikako lagunak ere hasi dira uda garaiko uzta biltzen. Bertako kuiatxo ederrak ekarri dizkigute gaurkoan. Bertako baratzeetako laboreak aldatu ahala, gure dendako apalak ere itxuraldatzen hasiak dira. Baliatu aukera!!

Bertako borraja berriro eskuragai
Oiartzungo borraja ekologikoa ere aukeran duzue gaurkoan. Elikako lagunek ekarri berri digute. Garai honetako barazki azidoei hosto berdedun barazki alkalinoekin galga jartzeko.

Zaragozako gerezi ekologikoen azken kanpaina
Datorren astean Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko azken aukera bat izango dugu. Oraingoan Lumpiaqueko Galoren kooperatibako bi mutil gazteen gereziondoen uzta izango da (azken bi urteetan ere haien gereziekin egin izan […]

Zaragozako gerezi ekologikoen 2. kanpaina
Datorren astean Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko beste aukera bat izango dugu. Oraingoan ere Galoren gereziondoen uzta izango da, kontatu genizuen, duela ja lau urte 1.000 gereziondo landatu zituela Lumpiaqueko lurretan […]

Oiartzungo haragi-zirkuituko 2. urruxa eskuragai
Joan den astetik Oiantzabal baserriko beste urruxa baten haragia eskuratzeko aukera izango dugu oiartzuarrok. Aurreneko saiakeran egin bezala, oraingoa ere etxeko belar eta pentsu ekologikoarekin elikatu du Julenek, hormona eta […]

Udako fruta
Ofizialki hasi dugu udako frutaren denboraldia, gure urteroko ekoizle kuttunen asteroko bisitek iragartzen diguten moduan. Gerezi, abrikot, nektarina, paraguaio, angurria, meloia, melokotoia eta golden sagarra jaso jasotzen hasiak gara dagoeneko. […]

Zaragozako gerezi ekologikoen kanpaina
Aurten ere Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan Galoren gereziondoen aurreneko uzta izango da, kontatu digunez, duela ja lau urte 1.000 gereziondo landatu zituen Lumpiaqueko lurretan eta […]

Bertako kuiatxoak lotsati baina hasi dira
Hasi gara aurreneko bertako kuiatxoak jasotzen ere. Lezotik ekartzen dizkigu Cedricek. Gure apaletan metamorfosia abian da!!

Nafarroako zainzuri freskoen 2. kanpaina
Datorren astean Lizarraldeko zainzuri freskoak dastatzeko beste aukera bat izango du, aurtengo azkena. Uzta laburra izaten da eta aurten eguraldi nahasia tarteko, uzta bilketa ere gora-beheratsua ari da izaten. 2. […]

Nafarroako gereziak gurean
Maiatzaren hasieran Nafarroako aurtengo aurreneko gereziak ekarri zizkigun Ninok. Neguko frutaren denboraldia amaitzen joan ahala, udako fruta piskanaka jasotzen hasiak gara. A zer nolako sorpresa hartu dugun!!


