facebook instagram youtube
  • ES
  • Komunitatea

    Auzolana

    Auzolana Labore egitasmoaren oinarria da eta bazkideek auzolan puntualetan zein iraunkorretan parte hartzeko aukera dute.

    • Auzolan puntualak: urteko garbiketa orokorra, larunbat goizetan dendari-lanak, norberaren eremuko gaien inguruko hitzaldiak eta tailerrak eskaintzea (nutrizioa, osasuna, sukaldaritza, etab.), kanpo ekintzak iragartzeko kartelak zabaltzea, hitzaldiek iraun bitartean haurrak zaintzea… Bazkide izan eta auzolan hauetako batean parte hartu nahiko bazenu, nahikoa duzu dendan jakinaraztea eta info@laboreoarso.eus helbidera mezu bat bidaltzea.
    • Auzolan iraunkorra, talde desberdinetan antolatua dago:
      • Etxekoak: Labore dendaren mantenuaz arduratzen da eta, besteak beste, altzari berrien egokitzea zein muntaia eta lokalaren margoketa zein garbiketa egiten dute auzolanean.
      • Produktu taldea: Labore denda kooperatiboan salgai jartzen diren produktuak aukeratzeaz zein gaur egungo eskaintzaren hobekuntzaz arduratzen da. Produktuen ebaluazioa eta haien inguruko pedagogia lantzen du. Kontsumitzaileen eskaerak kudeatzen ditu eta ahalegin berezia egiten du inguruetako ekoizle txikiekin harreman zuzena izaten. Horrez gain, kontsumitzaileari produktu bakoitza nork, non eta nola ekoitzi duen informatzeaz ere arduratzen da. 6 lagunek osatzen dugu taldea: Maria, Jon, Iban, Nerea, Xabier eta Itsaso. Gaia interesatzen bazaizu, zatoz, hilean behin elkartzen gara.
      • Ekoizleak: Oarsoaldeko ekoizleen artean sortutako taldea da. Besteak beste, ekoizleen beharrak kudeatzeaz arduratzen da eta berak antolatzen ditu ekoizleak laguntzeko antolatzen diren auzolanak. Lan-talde honen helburua ekoizleen beharrak Laboreren agendan txertatzea da proiektua guztion artean egiten baitugu, hornitzaile-bezero logikaz haratago.
      • Konplizeak: Komunitateko kide guztiak zaintzeaz arduratzen da. Labore bekak kudeatzen ditu, baita behar zehatzak dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteekin harreman zuzenak landu ere, hala nola, emakume taldeak, Caritas, Zaporeak…
      • Laborategia: Labore egitasmoa sendotzeko datozen urteetan eman beharreko pausuak aztertzen eta zehazten dituen taldea da. Maitena, Iker, Itsaso, Imanol, Beñat, Xabier eta Joana gara. Ideia berritzaileak gustuko badituzu, hauxe da zure lekua!
      • Komunikazio taldea: Laboreko komunikazio euskarriez arduratzen den taldea da: webgunea, sare sozialak, buletinak, kanpainetako euskarriak, urteko egutegia, dendako errotulazioa, komunikabideekiko harremana… Oraingoz bost kide gara, Leire, Arkaitz, Itsaso, Haritz eta Joana. Gurekin lan egin nahi?
      • Zuzendaritza taldea: Lan-talde guztietako kideek, lehendakariak, idazkariak, diruzainak eta langileen ordezkariak osatzen dute zuzendaritza batzordea. Bertan hartzen dira eguneroko jarduerari loturiko erabakiak. Erabaki estrategikoak Batzar Nagusian hartzen dira.

    Batzar Nagusia: Urtean behin egiten da ohiko batzar nagusia. Bertan urteko kontuak onartzen dira eta erabaki estrategikoak hartzen dira. Bazkide bazara, ez hutsik egin! 

    Jarduerak

    Labore Oarso ez da denda soil bat, Dendan bertan dugun sukaldea aitzakiatzat hartuta ekoizleen aurkezpenak, sukaldaritzako ikastaroak, gai desberdinen inguruko tailerrak, hitzaldiak, talde dinamikak, etab. antolatzen ditugu. Ekimen hauekin komunitatea egin nahi dugu, gure arteko ezagutza eta harremanak sustatuz, familia handi bat osatzen baitugu. 

    Elkar zaintza

    Ez dago kalitateaz hitz egiterik zaintza kontuan hartu gabe; inguruko ekoizleena, produktuarena, bazkideena, ingurumenarena, euskararena eta gizartearena.

    Gurekin lan egin nahi baduzu, bete ondorengo formulario

    Labore komunitate irekia da eta parte hartzeko aukera desberdinak dituzu eskura: dendan auzolanean, batzordeetan, zure jakintza gainerako laborezainarekin partekatuz… Labore guztion artean egiten dugu.

      BaiEz
      BaiEz
      BaiEz
      BaiEz
      BaiEz
      BaiEz