facebook instagram youtube
  • Menda-limoi desodorantea hautsan

    Menda limoi desodorante ekologikoa ere eskuratu ahal izango duzue gaurtik aurrera Laboren. Bikarbonatoa du oinarri eta izerdi usaiaren aurka benetan eraginkorra izateaz gain, oso usain atsegina du (limoi eta menda belarraren nahasketa). Iruñean ekoizten dute Mireia eta Gorkak modu artisauean.

    Menda-limoi desodorantea 10 urte daramatzate familia eta lagunekin testatzen. Hain da ona, ezen legeztatzeko abenturari ekitea erabaki zuten, merkaturatu ahal izateko eta pertsona gehiagorengana iristeko.

    Desodorantea %100 ekologikoa da, baina ez dugu oraindik eko-zigilurik, nahiz eta horretan ari garen lanean hurrengo partidak hori izan dezan.

    Guk dagoeneko probatu dugu eta zoragarria da!!