facebook instagram youtube
  • Alcarràsen proiekzio arrakastatsua

    Milesker joan den ostegunean Alcarras filma ikustera etorri zineten 125 lagunei!! Benetan merezi duen filma, ez gaitu harritzen horrenbeste sari jaso izanak. Ahozko akordioak, lurren jabetza, fruta ekoizleen zailtasunak, eguzki-plakak, frutaren prezioa, enpresa espekulatzaileen presioa, familia barruko harremanak,… erpin guzti horiek lantzen ditu filmak. Hunkituta atera ginen Landetxetik. Ostegunean bertaratzeko aukera izan ez zenutenek streaming plataformetan ikusteko aukera duzue. Baliatu aukera!!

    Aurrerago inguru haietako gure ekoizleekin solasaldia egingo dugu filmean aipatzen diren gaien inguruan luze eta zabal hitz egin eta hausnartzeko. Data finkatzean jakinaraziko dizuegu.