facebook instagram youtube
  • Udako fruta hezurduna badator

    Piskanaka-piskanaka udaberriak aurrera egin ahala hasi gara uda hasierako fruta hezurdunaren lehen aleak jasotzen. Aste honetan ekarri dizkigu aurtengo lehenengo ABRIKOT eta haragi txuriko MELOKOTOI GORRI ekologikoak Bio Jalón Natureko Galok Zaragozatik zuzenean.

    Uzta hasi besterik ez denez egin, abrikotak oraindik txikiak dira baina egunak aurrera egin ahala zuhaitzetan dituen aleak handituz joango dira. Kontatu digunez, datozen asteetan haragi horiko melokotoi gorria ere ekartzeko moduan izango da.

    Nolako gogoa duen gure aho-sapaiak udako zaporeez gozatzeko!!