Albisteak
Versum garagardoen aurkezpen eta dastaketa
/Maiatzaren 29rako plan bikaina proposatzen dizuegu: Versum garagardo freskoen aurkezpen eta dastaketa izango baitugu Laboren. Horretarako proiektuaren arima den Mikel izango dugu gurean. Irundarra izan arren, Pagoaldean elaboratzen ditu garagardoak […]
Urmendiren agur eta aitortza eguna
/Herritik eraikitakoa, desegitear Oiartzungo Urmendi Haur Eskolak orain arte ezagutu duen bidea bukatutzat eman beharko du Eusko Jaurlaritzak ahoz jakinarazi ondotik Udal Haur Eskolak diruz laguntzeari utziko diola. Zati bat […]
Gure monetaren aurkezpena Laborezainontzat
/Joan den astean Gure Monetaren aurkezpena izan genuen gurean. Udazkenean martxan egotea aurreikusia dago eta hori posible izateko herritarrak saretu eta ahalduntzeko aurkezpenak egiten ari gara foro desberdinetan. Tokiko ekonomia […]
Oliba olioaren prezio jaitsiera
/Pozik iragartzen dizuegu oliba olio birjina extraren prezioa jaitsi dugula. Bizi dugun ziurgabetasun egoera honetan, prezioak etengabe gorantz doaz eta gure poltsikoak sufritzen ari dira. Bada, hona hemen etxeko ekonomia […]
Euskara ikasleei Labore Oarso herri-proiektu zabalaren aurkezpena
/Ze poza AEKko kideen bisita jaso eta euskara ikasten horrenbeste pertsona eta horrelako aniztasuna dagoela ikustea. Milesker egiten duzuen lanarengatik!! Bisitan etorritakoei Labore Oarso proiektua azaldu genien bere osotasunean. Batzuk […]
Udaberriko arropa-truke azoka
/Maiatzaren hasieran Udaberriko Arropa Truke Azoka egin genuen, udazkenekoan bezala hitzaldi gela itxuraldatu genuen 2. eskuko dendaren itxura emanez eta liburuen txokoan aldagelak atonduz. Hitzordua aitzaikiatzat hartuta Oiartzun Irratian izan […]
Laborezainon Batzar Orokor parte-hartzailea
/Dagoeneko hasi gara aurtengo bazkideon Batzar Orokorrean hitz egin genituen kontuen inguruan lanean. Aurtengoa sekula baino parte hartzaileagoa izan zen eta oso eskertuta gaude. Bertaratzerik izan ez zenutenoi maiatzeko buletinarekin […]
Elikadura eta lurraren etorkizuna hitzaldi mamitsua
/Apirilaren amaieran Jakoba Errekondo izan genuen gurean Elikadura eta lurraren etorkizunaren inguruko harremana aztertzen. Liburu ireki baten modukoa da Jakoba, gustora egon ginen bera aditzen, aho-bilorik gabe jardun zen. Badakizu […]
Ehungintzaren inguruko lanketak Oreretako ikastetxeetan
/Moda azkarraren ondorioz, sekulako arazoa dago arroparekin, bai saldu gabe geratzen denarekin eta baita edukiontzietara botatzen dugunarekin ere. Emauseko kideek azaldu digutenez astero toneladak jasotzen dituzte Gipuzkoan soilik. Ehungintzaren lanketa […]
Oiartzungo Haragi-Zirkuitu propioko 2. esperientzia martxan
/Bihar, Maiatzak 21, Oiantzabal baserriko beste urruxa baten haragia eskuratzeko aukera izango dugu oiartzuarrok. Herriko haragia herrian bertan jatea garrantzitsua iruditzen zaigu baina haragi horrek bermeak izatea nahi dugunez, aurreneko […]
2. Arropa Truke Azoka
/Gogoratuko duzuen moduan, udazkenean egin genuen estreinekoz Arropa Truke Azoka eta arrakastatsua izan zen. Jende asko gerturatu zen eta arropa asko trukatu genuen geure artean. Orohar oso egoera onean dauden […]
Laborezainon Urteko Batzar Nagusia 2026
/Datorren ostiralean, apirilak 24, Laborezainon Urteko Batzar Nagusia egingo dugu. Aurten Laboreko hitzaldi gelan bertan egingo dugu. 18:00etan hasiko gara eta ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten dugu. Gauza […]
Jakoba Errekondorekin elikadura eta lurraren etorkizunaren inguruan solasean
/Datorren astean, apirilak 23, kategoriko hitzaldia izango dugu gurean, Jakoba Errekondo etorriko baitzaigu elikadura eta lurraren etorkizunaz hitz egitera. Hitzaldiaren ostean galderak egiteko aukera izango duzue. Jakoba agronomo eta paisajistak […]
Oiartzungo haragi-zirkuitu propioko proba pilotuaren balorazioa
/Ba al dakizu zer den Oiartzungo haragi-zirkuitu propioa? Oiartzun Irratiko martxoko Manitzen irratsaioan aritu ginen eraiki dugun haragi-zirkuituaren inguruan hizketan. Herri-proiektu hau zertan den ezagutu nahi? Ez galdu! Egia esan […]
Urmendiko jangela eredugarri
/Urmendi 0-3 proiektua Oiartzunen esperantza ereiten duen proiektua da, haur-eskola eredugarria da zentzu askotan. Proiektuaren logikaren eta jardunaren erdigunean haurrak, familiak eta hezitzaileak jartzeko hautu politikoa dute egina, prozesuak eta […]
Dendari bila gabiltza
/Deskribapena Dakizuen moduan Labore Oarso proiektu sendoa da eta azken hilabeteetan jauzi kualitatiboak ematen ari gara hainbat arlotan. Familia-bazkide kopurua ere emendatzen ari da eta horrek guztiak lan-karga areagotu digute. […]
Gaztetxoen bisita baserrira
/Egiluze ikastetxeko LH-ko ikasleak Bordaxar baserrian izan dira bisitan ikasgelan lehenengo sektore eta elikagaien inguruan egindako lanketa osatzeko asmoz. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu baserritarren lana ezagutaraztea baliotan jartzeko haien lana […]
Gibel garbiketa hizpide Garbiñe Larrearekin
/Martxoaren amaieran Garbiñe Larrea izan genuen gurean, udaberriaren etorrerarekin bat, gibel garbiketaz aritzeko. Aspalditik genuen buruan tailer hau egitea eta aurten posible izan da. Sendabelarrez, elikaduraz eta osasunaz jardun genuen, […]
Korrikan parte hartu dugu Laborezainok
/Martxoaren 19an abiatu zen 24. Korrika Atharratzetik eta hamar eguneko ibilbidean zehar Euskal Herriko hamaika txoko zeharkatu zituen. Zaila da azaltzen hitzez nolako emozio zurrunbiloa eragiten digun euskararen aldeko Korrikak, […]
Errigoraren udaberriko kanpaina abian
/Herria egiteko hamaika forma daude, baina denek komunean duten ezaugarria konpromisoa da, norberetik hasi eta kolektiboan islatzen dena. Euskararen kasuan, argi dugu gure eguneroko hautu eta ohiturek izaera eta forma […]
Oiartzunen urteetan Errigora bultzatzen aritu diren herritarrei aitortza
/Martxoaren 14an, Oiartzungo Korrika egunaren harira AEK-k ongi merezitako omenaldia egin zien urteetan zehar euskara eta elikadura-burujabetza helburu dituen Errigora proiektua herrian bultzatzeko lanetan aritu diren Xabier Iragorri, Salvador Zarrazquin […]
Gure monetaren Oarsoaldeako aurkezpena
/Tokiko aberastasuna bertan geratzea, tokiko ekonomiaren birlokalizazioa sustatzea, eta komunitatea balio batzuen gainean indartzea. Horiek dira Oarsoaldean udazkenean erabilgarri izango den tokiko moneta osagarriaren oinarrizko ezaugarriak. Gure Monetaren izaera eta […]
Osasun integralari buruzko saioa
/Otsailaren amaieran Jexux Larretxea izan genuen gurean osasunaren inguruan modu holistiko batean hitz egiten. Datu kontrastuak, bitxikeriak, emozio/organoen arteko lotura, osasuntsu egoteko hainbat gako eta urteetan zehar kontsultan ikusi eta […]
Hasi gara aurreneko haragi-loteak banatzen
/Jaso ditugu Oiartzungo Haragi-zirkuitu propioko aurreneko proba pilotuko loteak eta abian dugu ere banaketa!! Guztira 64 lotetako eskaerak bildu ditugu baina aurreneko urruxatik 19 lote atera ahal izan ditugunez, zuetako […]


