facebook instagram youtube
  • Arroz integral edari begetala

    Monsoyk Arroz integral edaria deskatalogatu zuenetik gure eskaintzan falta genuen. Bada, dagoeneko topatu dugu ordezkoa. Ez du azukre gehiturik. FSC ziurtagiria du brik ontziak, zeinek ziurtatzen duen kontrolatutako iturri eta arduraz kudeatutako basoetatik eratorritako materiala darabiltela bere elaborazioan. Bio tapoia du, azukre-kanaberatik eratorria, berriro ere hazten den landare natural eta energia berriztagarrien benetako iturria.

    Isola Biok produktu jasangarriak ekoizten dituen enpresa italiarra da, merkaturatzen duen guztia ekoizpen propioko lehengaiak erabilita egiten du eta prozesuan sortzen diren hondakinak hurbileko etxaldeetako animalientzako kalitatezko pentsuan bihurtzen dira. 35 nekazari ditu lan-taldean. Hondakin-urak arazi eta lurrera itzultzen dituzte. Ekoizpenean darabilten ura, modu artisauen egindako ur putzuetatik ateratzen dute. Kontsumitzen duten energia %100 berdea da (%44 ekoizpen prozesuan sortutako kogenerazio-energia da, %2 energia-fotovoltaikoa eta %54ko sistematik erosten duten energia berde ziurtatua).