facebook instagram youtube
  • Soroneako arrautzak

    Berrobiko Soronea baserriko Miriam eta Igone 2023an eraikitako oilategian arrautza ekologikoak ekoizten hasi dira eta dagoeneko Laboren eskuratu ditzakezue.

    Jasangarritasunaren aldeko apostua egin dute, kalitatea lehenetsiz kopuruaren aurretik, oiloen ongizatea bermatuz eta hazte erritmoak errespetatuz.

    Oiloak ekoizpen ekologikoko zerealez elikatzen dira eta ez dute ez hormona, ez antibiotiko eta ezta kolorante edo inolako gehigarririk erabiltzen arrautzaren azken emaitza eraldatzeko. Elikadura honi esker arrautza hauek askoz nutritiboagoak, osasungarriagoak eta zaporetsuagoak dira.

    Asko gustatu zaigun beste aldagai bat ontzietan euskarak duen nagusitasuna da, hautu koherentea iruditu zaigu eta eskertzekoa. Aupa zuek!!

    Guk dagoeneko dastatu ditugu eta zoragarriak dira!! Asteazkenero ekarriko dizkigute, Urrulloko Ibonen eskaintza osatzeko.