facebook instagram youtube
  • Oiartzun burujabe

    Maiatzaren 4an Oiartzun Burujaberen aurkezpena izan genuen herrian. Hernaniko Itsaso Lekuona eta Ander Larretxea etorri ziren haien esperientzia eta egindako bidea partekatzera. Ongi azaldu zuten Burujabetza proiektuaren muina plangintza dela, zer baino nola egin erabakitzearena herritarren beharrei ekonomia sozialeko klabeetan erantzuteko. Amets hau ere utopia beharrean egingarria eta erreplikagarria dela erakutsi digute.

    Aupa zuek!! Eta aupa Oiartzun erronkari eusteagatik!!

    Harro sentitu ginen prozesuan parte hartzeko aukera dugulako baina konsziente gara ere dugun arduraz, bidea eginez ikasten da ezta? Laboreko kideok ere ekiteko prest gaude, saretzen, bultzatzen, eusten eta gure ekarpenak egiten jarraituko dugu, amesten dugun mundu bizigarria ahalik eta gehienon artean eraikitzeko.

    Hurrengo mugarria urrian izango dugu Herri Ituna sinatzeko eta bitartean sukalde lanean jarraituko dugu, gure ekarpena egiten herritik eta herriarentzat. Lehenengo sektorean modu duinean aritzeko baldintzak sortzeko lanean ari gara Elikadura-Mahaian. Badakizu herriko nekazari eta abeltzainek oporraldi, gaixoaldi zein lan-karga askoko garaietan ordezkoa eskatu ahal izango dutela. Gehiago jakin nahi?

    Ea dugunari eusten eta gero eta bidelagun gehiago erakartzen asmatzen dugun. Denon artean herri parte-hartzaileagoa eta burujabeagoa eraikitzeko!!