Produktu berriak

Kale katu ardo gorria
/Azkenaldian ardo gorria falta genuen Azpea upategiak agortua zuelako iazko uzta baina dagoeneko ez dugu esperoan jarraitu beharko. Irunberriko Aristu Upategian Ollotar mahastizain ardogileek ekoitzitako Kale Katu ARDO GORRI ekologikoa […]

Glutenik gabeko polboroiak
/La Panaceak Iruñako obradorean almendrekin ekoitzitako GLUTENIK GABEKO POLBOROIAK ekarri dizkigu, glutenari intolerantzia, sentsibilitatea edo zeliakia duzuenon gozagarri!! Osagai nagusi gisa almendra dute.

Intxaur krema
/Otordu artean zein presaka gabiltzanean ogitartekoetan jateko fruitu lehor kremak oso elikagai aberats eta osoak ditugu. Bada, orain arteko gure eskaintzara PEKAN INTXAUR krema gehitu dugu. Zergatik ez baliatu gaurko […]

Xirrist xixtera
/Eskutik kooperatiba saratarrak, xirrista tresna sortu berri du, Joko Garbira gazte eta haur gehiago gerturatzeko xedearekin. Horretarako gaiztain egurrez egindako xistera edo tresna arin, merkeago eta iraunkor bat sortu dute. […]

“Hausnarrean, ardiek egin naute artzain” liburua
/Argiaren udazken honetako azken uzta jaso berri dugu: “Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain” liburua. Josebe Blancok, artzain bezala, bizi dituen kezka, poz eta errealitateen lekukotasuna jaso du liburuan. Mendian, autoz […]

“Mare, ilargiari poemak” liburua
/Oparien Txokoan aurki dezakezuen beste altxor bat, “Mare, ilargiari poemak” liburua da. 1545 Argitaletxeak irakurle gazteak ilargiari begira jartzeko proposamena. Bertan, 29 poetak, nork bere erara, ilargiari ikusten denari eta […]

Mairaren gaileta eta pastak
/Egun hotzei aurre egiteko ba al dago ezer hoberik kafe edo infusio bero-bero bat edatea baino? Bada, plazerezko une hori are eta gehiago goxatzeko gutizia apartak ekarri dizkigute Mairako kideek. […]

Rooibosen konbutxa
/Griffinek Oiartzungo Pagoaldean eginiko KONBUTXA berria ekarri digu, oraingoan ROOIBOS-arekin elaboratua. Badakizu zer den konbutxa? Pixkanaka hedatzen ari den eta te fermentatuan oinarritzen den edari freskagarria da. Bere sorrera, ordea, […]

Espezie nahasketak
/Inguruko baratzezainen kuiarekin bizkotxoa egiteko asmoa baduzue zein esne begetal batekin infusio aromatikoa edanez barrena goxatu nahi baduzue, baliatu ESPEZIE NAHASKETA BERRI hauek.

Espartzua
/Badakizu ontziak garbitzeko ESPARTZU NATURALA salgai dugula? Biodegradagarria da eta erabat plastikorik gabea. Laborezain batzuk dagoeneko probatu dute eta ontziak garbitzeko eta itsatsita geratzen dena ateratzeko mundiala dela kontatu digute. […]

Xanpu eta gorputzeko xaboi berria
/Perfumerik gabeko dutxako gela eta xanpu ekologikoa ekarri dugu, egunerokoan zuen azala mimoz garbitzeko. Litroko ontzietan saltzea erabaki dugu hondakin plastikoen kopurua ahalik eta gehien murrizteko zein prezioz ere hobeto […]

Petixu naturala
/Larretako lagunek petixu naturalak ere merkaturatu dituzte, dagoeneko eskaintza zabala dute, baduzue non aukeratua!! Etxean modu agroekologikoan eta mimoz eginak dira, behiak familiako kide gisa zainduta gainera, zaporean nabari da!!

Oilo bularkia kontserban
/Gure entsaladetarako badugu atunaren ordezkoa, egunaren arabera entsalada desberdinak prestatzeko. Delikatetxek oilo-bularkiak egosi eta oliotan konfitatuta merkaturatu baititu. Oso egokia da entsalada eta ogitartekoetan gehitzeko, eta hegaluze bati oliotan emango […]

Barista edari begetala
/Kafetegi berezi batzuetan dastatu litezkeen bezalako kafe apartsuak prestatzeko Barista motako edari begetala salgai jarri dugu. Ekologikoa da, ez du azukre erantsirik, iturburuko urarekin, oloarekin eta koltza olioarekin egina dago […]

Eltxoen aurkako eta aloe veradun lozioa
/Uda garaian eltxoen ziztaden aurka babesteko zein eguzkia hartu ostean azala hidratatzeko zuen aliatuak izan daitezkeen bi produktu eskuragai dituzue gurean. Aurreko urteetan eskaintzen genizuen Probite lozioaren ordezkoa da eltxoen […]

Koltza olioa
/Dagoeneko eskuragai duzue gurean Fernandok Araban ekoitzitako kalitatezko KOLTZA OLIO ekologikoa. Goi-mailako hainbat sukaldarik saltsak prestatzeko badarabiltela kontatu digu. Familiako lurretan erreleboa bermatuz txikitasunetik baina modu koherentean ari da lanean. […]

Lavandularen aurpegirako eguzkitako krema eta retinol beganoa
/Aurtengo udan eguzkia ikustea garesti dagoen arren, egun eguzkitsuetan indar handia du eta gure azala babesteko Lavandulako lagunek aurpegirako eguzkitako krema ere merkaturatu dute, SPF30eko babes faktorea du. Ohi duten […]

Ketchup saltsa natural eta ekologikoa
/Gamiz-Fikako Olatxu Baserrian Haizeak garaiko tomateekin eginiko KETCHUP SALTSA ere eskuragai duzue. Osagai natural eta ekologikoekin elaboratutakoa. Udan ohi baino gehiago jaten ditugunez hanburgesa, saltxitxa eta ogitartekoak, baduzue ikutu berezia […]

Ezkurtxerriko saltxitxoia
/Dagoeneko eskuragai duzue Ezkurtxerrik kalitatezko osagaiekin Getarian eginiko saltxitxoia. Zizka-mizka moduan zein ogitartekoetan jateko aproposa.

Infusio berriak
/Beti da garrantzitsua ongi hidratatzea baina akaso udan are gehiago. Hilabete hauetan gainera, gauza freskoak gusturago jan eta edaten ditugu. Horregatik INFUSIO HOTZAK ere gure eskaintzara gehitzea erabaki dugu. Zapore […]

Almendra txigortuak
/Gure ekoizleek produktu berriak ekoitzi ahala gure eskaintza osatuz goaz. Oraingoan Kikok Bardea etxaldean ekoitzi eta TXIGORTUTAKO ALMENDRA ekologikoak ere eskuragai dituzue. Zizka-mizka bezala aproposak dira!!

Kotoizko salbaeslip eta disko desmakillatzaileak
/Konturatuko zineten moduan, duela aste batzutatik salbaeslipak agortuak genituen. Kontua da Nur etxekoak lantzen genituela eta zoritxarrez hondoa jo duela. Badira ja hilabete batzuk enpresa isteko hautua egin zutela jakin […]

Pate begetal berriak
/Ba al dakizu pate begetal eta saltsa berriak ditugula? Haizeak Gamiz-Fikan duen Olatxuko baserrian modu agroekologikoan eginak dira, prozesuaren atal bakoitza zainduz, fruta eta barazkien ekoizpenetik hasi eta produktu eraldatuak […]

Pizza oinarri artisaua
/Martinellik Beriaingo lantegian eginiko pizza oinarri artisauak eskaintzen hasi gara. Haragiaren hozkailuan, taloen ondoan kokatu ditugu. Guk dagoeneko dastatu dugu eta mundiala da!! Gari irinez eginda dago eta produktu beganoa […]