facebook instagram youtube
  • Piku lehorrak pisura

    /

    Dagoeneko piku lehorrak granelera ere eskura ditzakezue. Hesteetako ibilbidea errazten dute, odoleko presioa jaisteko lagungarriak dira, antioxidatzaile ugari dituzte eta azukre osasuntsu eta naturaletan aberatsak izanik energia iturri onak dira.

    Gure historian oinarritutako karta jokoak

    /

    Ekaitz oiartzuar gazte sortzaileak Trikuharri Kultur Elkartearen babesean karta jokoak merkaturatu berri ditu; batetik, Amaiurko gudan girotutakoa eta bestetik, itsaslapurrak oinarri hartuta. Gure historia ere gu geuk idatzi eta transmititu […]

    Termo berriak

    /

    Dagoeneko jaso ditugu Oparien Txokoa osatzeko falta zitzaizkigun azken altzairuzko botila termikoak. Zoazten lekura zoaztela edari bero zein hotzez gozatzeko plastikozko hondakinik sortu gabe. Baduzue non aukeratua!

    Ardo ekologiko berriak

    /

    Eguberriak gainean ditugun honetan, euskal mahastizain-ardogileek merkaturatu dituzten ardo berriak gehitu ditugu gure eskaintzara, batzuk kriantzak dira, beste batzuk burbuiladunak, bereziak ere badaude tartean eta baita pare bat txuri ere. […]

    Sendabelar baratzea

    /

    Ba al zenekiten Garbiñe Larreak liburu berria kaleratu duela? Etxean erraz hazteko sendabelarren ingurukoa da oraingoan eta euskarri desberdinean argitaratu du, Eguberrietarako opari aproposa! Sendabelarrak gure osasunaren autogestiorako tresna baliotsuak […]

    Ilargiaren egutegia 2023

    /

    Dagoeneko eskuragai duzue Laboren datorren urteko Ilargiaren egutegia. Askoren etxean ezinbesteko tresna bihurtu dena. Urtero bezala Argiak eta Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak elkarlanean argitaratu dute.

    Txokolatezko bizkotxo artisaua

    /

    Aloña eta Anderrek Etxalarko Mairaren lantegian modu artisauean ogiaz gain, pixkanaka gozoak ere egiten hasi dira. Udaberrian ekin zioten espeltazko madalenak egiteari eta berriki berriz, bizkotxoa ere egiten hasi dira. […]

    Zukurako laranjen denboraldia abian da

    /

    Aste honetan abiatu dugu aurtengo zukurako laranjen denboraldia, Josepek Balentzia aldean mimoz ekoitziak. Urtero bezala, 10kg-ko kaxetan eskuratzeko aukera duzue. Duela gutxi izan genuen bisitan gurean eta kontatu zigun mandarinak […]

    Artisau turroi eta polboroiak

    /

    Udazken giroa atzean utzi eta neguan sartzen hasiak garen honetan, Eguberriak ere pixkanaka hurbiltzen ari zaizkigunez, gaurkoan Eguzkileirek aurtengo turroi eta polboroi ekologikoen lehen aleak ekarri dizkigu. Urtero bezala, espeltazko […]

    Urrezko behi-gazta

    /

    Patriciak Erratzuko Pittika Gasnategian eginiko behi-gazta ondu ekologikoa jaso berri dugu. Pasta egosiarekin egin eta 6 hilabetez ondua izan da. Zaporez comte edo emmental gazten oso antzekoa da. Probatzera animatzen […]

    Espeltazko seitana

    /

    Hemendik aurrera gariaz eginiko seitanaz gain, espeltarekin eginikoa ere eskuratu ahal izango duzue. Zuaitzok elaboratua da. Espeltak gariak baino gluten gutxiago du eta uretan disolbagarria da. Proteina begetalean ere badugu […]

    Espeltazko fideoak

    /

    Zitueneko lagunak produktu berriak merkaturatu ahala, gure pasta eskaintza zabaltzen ari gara. Orain arte ez genuen eskaintzen espelta osoarekin eginiko fideorik baina dagoeneko eskuragai duzue. Egun hotzetan zopa egiteko baduzue […]

    Barazki fermentatuak

    /

    Barazki fermentatuen eskaintza zabaltzen ari gara, momentuz bi gehiago dituzue aukeran: lonbarda, erremolatxa eta sagarduna batetik, eta, bestetik, aza, porru eta kombu algaduna. Pasteurizatu gabeak dira eta probiotiko ugari dituzte, […]

    Ahuntz esnekiak

    /

    Dagoeneko eskuragarri dituzue gurean Berriatuko Txikiñena baserrian ahuntz esnez eginiko esnekiak, bai jogurt eta baita igurzteko gazta ere. Gogoratu ahuntz esneak beste motek baino gantz gutxiago duela eta amaren esnearen […]

    Ekotaloak

    /

    Alkizan Julenek eginiko talo ekologikoak jaso ditugu gaurkoan. Bi Ekotalo dituzue aukeran: kurkuma eta psylliumduna batetik (urdailerako eta hesteen erregulaziorako onuragarria eta antiinflamatorioa) eta ikatz begetal, psyllium eta yukarekin egina […]

    Jogurt edangarriak

    /

    Oreretako Bordaxar baserriko jogurt edangarriak dagoeneko eskuragarri dituzue Laboren. Orain arte eskaintzen ez genuen produktua da eta 0 kilometrora egindakoa eskuratu dugu. Bi zaporetan duzue naturala edo marrubizkoa. Haur zein […]

    Oilo hanburgesa eta salda

    /

    Pozik iragartzen dizuegu Laboren Delikatetxek oiloekin eginiko produktuak eskuratu ahal izango dituzuela hemendik aurrera. Delikatetxe Elorrion lehen sektoreari laguntzeko sortutako kooperatiba bat da, bereziki arrautzak  jartzen dituzten oiloen abeltzainei laguntzeko […]