facebook instagram youtube
  • Ekilore olio ekologikoa

    Behe-Nafarroako Ekilore olio ekologikoa 5 litroko bidoietan eskaintzen hasi gara. Oliba olioaren prezioa horren altu dagoen honetan sukaldatzeko kalitatezko alternatiba ekonomikoagoa eman nahi dizuegu horrela. Zuetako askok dagoeneko dastatua duzue Ekilili olioa eta nortasuna duen pipa zaporedun olio hau oso gogoko duzue. Ekoizleek bidoiaren forma sukaldean manejatzeko erosoa izan dadin pentsatua dagoela esan digute. Egia esan beharra zegoela konturatu gara ikusita nolako harrera ona izaten ari den zuen artean, bidoi gutxi batzuk ekarri genituen proba moduan baina ziztu bizian saltzen ari garenez, bigarren eskaera ere dagoeneko egin dugu.