facebook instagram youtube
  • Gari-zainzuriak

    /

    Aste honetan zuzenean eskuratutako lehen gari-zainzuri ekologikoak jaso ditugu. Orain arte bitartekari bidez eskuratzen genituen eta 250gr-ko sortak izaten ziren. Hemendik aurrera berriz, hiru formaturen artean aukeratu ahal izango duzue: […]

    Fruitu gorridun gozoak

    /

    Irrika okintza eta gozogintza inklusiboko Ainarak elaborarutako fruitu gorridun gozoak ere aukeran dituzue Laboren. Glutenik gabekoak, gertuko osagai ekologikoekin eta azukrerik gabe eginak dira. Izan ere, honako osagaiekin eginda daude: […]

    Menda-limoi desodorantea hautsan

    /

    Menda limoi desodorante ekologikoa ere eskuratu ahal izango duzue gaurtik aurrera Laboren. Bikarbonatoa du oinarri eta izerdi usaiaren aurka benetan eraginkorra izateaz gain, oso usain atsegina du (limoi eta menda […]

    Desodorantea kreman

    /

    Uda gerturatzen ari den honetan, desodorante berriak eskuratu ditugu, oraingoan krema formatuan. Ez dute ez aluminio, ez alkohol eta ezta alunbrerik ere. Oso eraginkorrak dira baina izerdia erregulatzeko azalaren funtzioa […]

    Arroz integral edari begetala

    /

    Monsoyk Arroz integral edaria deskatalogatu zuenetik gure eskaintzan falta genuen. Bada, dagoeneko topatu dugu ordezkoa. Ez du azukre gehiturik. FSC ziurtagiria du brik ontziak, zeinek ziurtatzen duen kontrolatutako iturri eta […]

    Soroneako arrautzak

    /

    Berrobiko Soronea baserriko Miriam eta Igone 2023an eraikitako oilategian arrautza ekologikoak ekoizten hasi dira eta dagoeneko Laboren eskuratu ditzakezue. Jasangarritasunaren aldeko apostua egin dute, kalitatea lehenetsiz kopuruaren aurretik, oiloen ongizatea […]

    La Trullola oliba olio ekologikoa

    /

    Jaso berri dugu Tarragonan ekoizpen molde biodinamikoaren arabera Josep eta bere familiak mimoz ekoitzitako oliba olio birjina extra ekologikoa. Trullola El Masroig-en dago, Priorato eskualdeko herri batean (Katalunia). Mahastiz, olibondoz […]

    Ekilore olio ekologikoa

    /

    Behe-Nafarroako Ekilore olio ekologikoa 5 litroko bidoietan eskaintzen hasi gara. Oliba olioaren prezioa horren altu dagoen honetan sukaldatzeko kalitatezko alternatiba ekonomikoagoa eman nahi dizuegu horrela. Zuetako askok dagoeneko dastatua duzue […]

    Glutenik gabeko gailetak pisura

    /

    Ainarak Arrasateko Irrika Gluten Free Bakery lantegian gertuko osagai ekologikoekin mimoz elaboratutako glutenik gabeko gailetak dagoeneko granelera ere eskuratu ditzakezue. Ontziak nabarmen murrizteaz gain, ekonomikoagoak ateratzen dira. Momentuz txokolate beltzdunak […]

    Intsusa ozpina

    /

    Tolosaldean Satxak Intsusa loreekin ekoitzitako ozpin ekologikoa jaso berri dugu. Zuetako batzuk iazko Bioterran izan zenuten produktu honen berri eta Laborera ekartzeko eskatu zeniguten, bada, kostata baina dagoeneko eskuragai duzue. […]

    Marseilla xaboi solidoa

    /

    Gure amonek erabiltzen zuten Marseilla xaboi solidoa eskuratzeko aukera duzue Laboren. Marseilla xaboia Frantzian erabiltzen den xaboi higieniko zaharrena da. Garbiketarako alternatiba ekologiko onenetakoa da (Alepoko xaboiarekin batera), eta erabilera […]

    Konbutxa eta freskagarri berriak

    /

    Mucha Drinkseko arima den Griffinek Oiartzunen elaboratutako edari berriak ekarri dizkigu: Lurka txokolategiarekin elkarlanean sortutako KAKAODUN KONBUTXA, Nesteren gisakoa den TE BERDE eta LIMOIDUN FRESKAGARRIA eta MATEAREKIN eginiko BURBUILADUN EDARIA. […]

    Ahuntz gazta xamurra

    /

    Berriki ahuntz gazta xamurra saltzen hasi gara. Txikiñena Baserrian elaboratutakoa da eta astero ekartzen digu Aimarrek. Zabalgarria da eta zapore mundiala du. Ahuntz gaztak behi edo ardiarenak baino gantz gutxiago […]

    Gazta beganoen eskaintza zabala

    /

    Begano izan zein ez, gazta beganoek ogitarteko desberdinak prestatzeko aukera ematen digute. Gainera gehienetan fruitu lehorrak izaten dituzte oinarrizko osagai beraz, gantz osasungarriak iturri aberatsa dira. Hiru barietate dituzue aukeran: […]

    Tomate lehorra

    /

    Tomatea gu guztion barazki kuttuna da baina uda garaian soilik jan ahal izaten dugunez, urtean zehar ere kontsumitu ahal izateko aukera ematen digute kontserbek. Hori dela eta, tomate lehorra eskaintzen […]

    Zizka-mizka berriak

    /

    Asteburuan edo egun berezietan zizka-mizkak jan nahi dituzuenerako, bi produktu berri gehitu ditugu gure eskaintzara. Batetik, kinoa eta chia osagai nagusi gisa dutenak eta, bestetik, artatxiki eta ekilore haziekin eginak. […]

    Irungo ahuakate ekologikoa

    /

    Pixkanaka gure inguruan ahuakate ekologikoa lantzen duten ekoizleak ugaritzen ari zaizkigu. Bere garaian Getariko Lahardi Baserriko Jon denek erotzat jo zuten ahuakatea ekoizteko apustua egiteagatik baina bere ibilbideak erakutsi du […]

    Pasta ekologiko artisauak

    /

    Mairako Aloña eta Anderrek pasta integralen erretilutxoak ekarri dizkigute. Zapore desberdinak nahastuta datoz, guztiak dasta ditzazuen: jenjibredunak, txokolatezkoak, sesamodunak eta intxaurdunak. Egun hotzetan kafe edo infusio bero bero batekin jateko […]

    Algarroba tableta ekologikoak

    /

    Algarroba lekale bat da, txitxirio, dilista, ilar, babarrun, baba, tamarindo etab. bezala. Sukaldaritzan algarroba hauts forman erabiltzen da gehien, postreak eta gozoak egiteko txokolatearen edo kakaoaren ordez. Algarroba lehorreriaren aurkako […]

    Behi-gazta zabalgarria

    /

    Erratzuko Pittika Gasnategian Patriciak elaboratutako gazta laktiko ekologiko berria jasotzen hasi gara duela aste batzutatik. Zabalgarria da eta azal eta guzti jaten da.

    Egiarte ardo gorria

    /

    Aurreratu genizuen moduan egunerokorako ardo gorri arruntago bat eskuratu dugu, Egiarte Gorria Lezaun Upategikoa. Beraz, bi ardo gorri izango dituzue aukeran: Egiarte eta Kale katu. Dagoeneko eskuragai duzue!

    “Lur gainean, itzal azpian. Emakume nekazariak eta parte hartzea” liburua

    /

    Argia. Fokua. Ikusgarritasuna. Aitortza. Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko eta eragin ahal izateko. Patriarkatuaren ezaugarrietako bat, ordea, emakumeen gaineko itzala da. Eta hori da zeharkatzen gaituen sistema. […]

    Jolas hezitzaileak

    /

    Argiak argitaratu berri dituen azken jolasak eskuragarri izango dituzue gurean datozen hilabetetan ere. Normalean, behin Eguberriak pasata, Oparien Txokoa erretiratu egiten dugu baina opari hauek etxeko txikienen hezkuntzan eragiteko tresna […]

    Barazki fermentatuak formatu berrian

    /

    Zuetako askok eskatu bezala, Arizkunen eginiko TXUKRUT ekologikoak formatu txikiagoan ekarri ditugu. Kontsumoa hobeto antolatu eta ontzi osoa jan aurretik txartzeagatik sortzen zaizkizuen soberakinak murrizteko. Gogoratu barazki fermentatuak probiotiko iturri […]