facebook instagram youtube
  • La Trullola oliba olio ekologikoa

    Jaso berri dugu Tarragonan ekoizpen molde biodinamikoaren arabera Josep eta bere familiak mimoz ekoitzitako oliba olio birjina extra ekologikoa. Trullola El Masroig-en dago, Priorato eskualdeko herri batean (Katalunia). Mahastiz, olibondoz eta almendrondoz inguratuta dagoen eremua da eta historikoki oso kalitate oneko olioak ekoitzi izan dira bertan.

    La Trullola oliba olio birjina estra ekologikoa, Josepen lursailetako %100 Arbekina barietateko olibekin egina dago. Olioaren ezaugarriei dagokienez, perfil frutadun ertaina du, gozoa da baina aldi berean ukitu mikatz eta mina du. Oro har, olio leuna da, atsegina eta orekatua.

    Beirazko botilan eta latetan ontziratzen dute, euren ekoizpenean plastikorik ez erabiltzeko. Birtziklatzeko errazagoak diren ontziak dira, eta olioaren kontserbazio hobea bermatzen dute argitik babesten baitute, hori baita kontserbazioan eragin negatiboa duen faktore nagusia. Guk soilik 5 litroko latan eskuratu dugu baina jakin 2 litroko latak eta 500ml-ko kristalezko botiletan ontziratuta ere merkaturatzen dutela.

    Datozen egunetan dastatzeko aukera izango duzue Dendan. Guk dagoeneko dastatu dugu eta benetan ona iruditu zaigu.