facebook instagram youtube
  • Gluten gabeko pasta

    /

    Geroz eta gehiago dira gure inguruan zeliakia ez badute ere, glutenari intolerantzia edo alergia diotenak. Horregatik, gure eskaintzara gluten gabeko pasta berriak txertatu ditugu. Zaintza ere badelako zuen behar berezietara […]

    Barazki krema berriak

    /

    Ezin uka denboraz juxtu gabiltzan egun horietarako ongi etortzen direnik berotu eta jateko prest dauden elikagaiak. Joan den astetik Behauzeko Isakenia Etxaldeko lagunek eginiko Potimarroi krema eta Porru patata krema […]

    Hazidun poltsak

    /

    Negu betean gauden honetan hotzari aurre egin eta gorputzeko uzkurdurak askatzeko Franek Sakolino proiektua sortu berri du. Liho eta izpiliku haziez betetako kotoizko zaku eta gerrikoak ekarri dizkigu. Oihal desberdinak […]

    Ghee gurin argitua

    /

    Geroz eta bazkide gehiagok eskatzen ari zenigutenez Ghee gurin argitua, gure eskaintzara gehitzea erabaki dugu. Dagoeneko eskuragai duzue. Gurinak bezala, Ghee-k ere A (bista), D (hezurrak), E (antioxidatzailea) eta K […]

    Txikoria disolbagarria

    /

    Aste honetatik aurrera, txikoria disolbagarri berria izango duzue eskuragai gurean. Biocop etxekoa ordezkatuko du Destination markapean merkaturatutakoak. Txikoria disolbagarria kafearen ordezkoa da. Kafeak kafeinaren bidez kitzikatzen du, zeinak gure nerbio-sistemari […]

    Gazta begano xehetua

    /

    Bazkideon artean bazaudete hainbat printzipioengatik, jarraitzen duzuen dietagatik edo besterik gabe, gustuko duzuelako, gazta beganoak kontsumitzen dituzuenak. Aste honetatik aurrera, zapore orijinaleko gazta begano xehetu ekologikoa ere eskainiko dizuegu. Orain […]

    Ageri sagardoa

    /

    Ageri sagardoaren proiektua itxialdi garaian hasi zen egosten. Munduatetarren amonaren baserriko lursailetan sagastiak landatu zituen haien aitak hiru senideak oraindik txikiak zirela. Lehen uztekin etxerako sagardoa ekoizteari ekin zioten baina […]

    Intxaurrak

    /

    Angel Iturrik barazki kontserben elaborazioan ibilbide luzea eta oparoa du eta gure ohiko ekoizlea da gure hastapenetik beretik. Baina kontatu digunez, duela bost urte intxaurrondo mordoxka bat landatu zituen bere […]

    Elorri Hori olio intimoa

    /

    Lavandulako neskek zoru-pelbikoan aditua den fisioteraupeta batekin elkarlanean garbiketa intimorako Elorri Horiaren olioa merkaturatu dute. Emakume askok baginako lehortasuna izaten dugu. Bagina-eremua behar bezala lubrifikatzen ez bada, mina ere errazago […]

    Sojazko kandela naturalak

    /

    Eguberrietan sekulako arrakasta izan dute soja naturalezko kandelek, hainbat aromarekin eta eskuz egina. Metxa tratatu gabeko kotoizkoa da, errekuntza garbi baterako. 55 ordu iraun dezakete piztuta. Petrolioaren deribaturik eta produktu […]

    Intxaur zurituak

    /

    Abian dugu aurtengo intxaur zurituen garaia, aspaldian falta genituen baina atzo ekarri zizkigun aurtengo uztakoak Joxek. Beraz, urte sasoi honetan azaldunez gain, zurituak ere eskuragai izango dituzue, zuritzeko denbora falta […]

    Onddoak salgai

    /

    Gure mendietan tarteka jasotako onddoak ere eskuragai izango dituzue gurean, urte sasoiaren arabera mota desberdinak izango dira (Onddoak, Xixak, Gibelurdinak, etab.). Garaian garaiko jakiak janez gure otorduak osatzeko aukera paregabea […]

    Piku lehorrak pisura

    /

    Dagoeneko piku lehorrak granelera ere eskura ditzakezue. Hesteetako ibilbidea errazten dute, odoleko presioa jaisteko lagungarriak dira, antioxidatzaile ugari dituzte eta azukre osasuntsu eta naturaletan aberatsak izanik energia iturri onak dira.

    Gure historian oinarritutako karta jokoak

    /

    Ekaitz oiartzuar gazte sortzaileak Trikuharri Kultur Elkartearen babesean karta jokoak merkaturatu berri ditu; batetik, Amaiurko gudan girotutakoa eta bestetik, itsaslapurrak oinarri hartuta. Gure historia ere gu geuk idatzi eta transmititu […]

    Termo berriak

    /

    Dagoeneko jaso ditugu Oparien Txokoa osatzeko falta zitzaizkigun azken altzairuzko botila termikoak. Zoazten lekura zoaztela edari bero zein hotzez gozatzeko plastikozko hondakinik sortu gabe. Baduzue non aukeratua!

    Ardo ekologiko berriak

    /

    Eguberriak gainean ditugun honetan, euskal mahastizain-ardogileek merkaturatu dituzten ardo berriak gehitu ditugu gure eskaintzara, batzuk kriantzak dira, beste batzuk burbuiladunak, bereziak ere badaude tartean eta baita pare bat txuri ere. […]

    Sendabelar baratzea

    /

    Ba al zenekiten Garbiñe Larreak liburu berria kaleratu duela? Etxean erraz hazteko sendabelarren ingurukoa da oraingoan eta euskarri desberdinean argitaratu du, Eguberrietarako opari aproposa! Sendabelarrak gure osasunaren autogestiorako tresna baliotsuak […]

    Ilargiaren egutegia 2023

    /

    Dagoeneko eskuragai duzue Laboren datorren urteko Ilargiaren egutegia. Askoren etxean ezinbesteko tresna bihurtu dena. Urtero bezala Argiak eta Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak elkarlanean argitaratu dute.

    Txokolatezko bizkotxo artisaua

    /

    Aloña eta Anderrek Etxalarko Mairaren lantegian modu artisauean ogiaz gain, pixkanaka gozoak ere egiten hasi dira. Udaberrian ekin zioten espeltazko madalenak egiteari eta berriki berriz, bizkotxoa ere egiten hasi dira. […]

    Zukurako laranjen denboraldia abian da

    /

    Aste honetan abiatu dugu aurtengo zukurako laranjen denboraldia, Josepek Balentzia aldean mimoz ekoitziak. Urtero bezala, 10kg-ko kaxetan eskuratzeko aukera duzue. Duela gutxi izan genuen bisitan gurean eta kontatu zigun mandarinak […]

    Artisau turroi eta polboroiak

    /

    Udazken giroa atzean utzi eta neguan sartzen hasiak garen honetan, Eguberriak ere pixkanaka hurbiltzen ari zaizkigunez, gaurkoan Eguzkileirek aurtengo turroi eta polboroi ekologikoen lehen aleak ekarri dizkigu. Urtero bezala, espeltazko […]

    Urrezko behi-gazta

    /

    Patriciak Erratzuko Pittika Gasnategian eginiko behi-gazta ondu ekologikoa jaso berri dugu. Pasta egosiarekin egin eta 6 hilabetez ondua izan da. Zaporez comte edo emmental gazten oso antzekoa da. Probatzera animatzen […]

    Espeltazko seitana

    /

    Hemendik aurrera gariaz eginiko seitanaz gain, espeltarekin eginikoa ere eskuratu ahal izango duzue. Zuaitzok elaboratua da. Espeltak gariak baino gluten gutxiago du eta uretan disolbagarria da. Proteina begetalean ere badugu […]

    Espeltazko fideoak

    /

    Zitueneko lagunak produktu berriak merkaturatu ahala, gure pasta eskaintza zabaltzen ari gara. Orain arte ez genuen eskaintzen espelta osoarekin eginiko fideorik baina dagoeneko eskuragai duzue. Egun hotzetan zopa egiteko baduzue […]