facebook instagram youtube
  • Marseilla xaboi solidoa

    Gure amonek erabiltzen zuten Marseilla xaboi solidoa eskuratzeko aukera duzue Laboren.

    Marseilla xaboia Frantzian erabiltzen den xaboi higieniko zaharrena da. Garbiketarako alternatiba ekologiko onenetakoa da (Alepoko xaboiarekin batera), eta erabilera asko ditu. Bere berezitasun Alepoko xaboiaren antzeko elaborazio-metodoa da.

    Marseillako xaboiaren %72 landare-olioak dira. 100gr-ko bertsio txikia eskuratu dugu momentuz.

    Higiene pertsonalerako erabiltzen da: dutxako xaboi gisa erabil dezakezu, xanpu gisa, animalientzako xaboi gisa, esfoliatzeko balio du (lufa-belaki batekin erabiliz), hala nola ontziak eskuz gabirtzeko zein orbanak kentzeko…

    Ezkatak ateratzen badizkiozu, ur beroarekin erabil dezakezu etxea garbitzeko edo eta garbigailuan ere, arropa garbiari hainbeste gustatzen zaigun garbitasun-usain hori emanez.

    Inolako bilgarririk gabe dator alferrikako hondakinak eragozteko.