Joan den astean Gure Monetaren aurkezpena izan genuen gurean. Udazkenean martxan egotea aurreikusia dago eta hori posible izateko herritarrak saretu eta ahalduntzeko aurkezpenak egiten ari gara foro desberdinetan.

Tokiko ekonomia sustatzeko eta herria egiteko oso tresna potentea da. Euskaraz gain, ekonomia errealari eragiten dion beste tresna bat izango dugu herri gisa funtzionatzeko.
Badakizue Ipar Euskal Herrian Euskoa duela 12 urte sortu zutela eta gaur egun Europako tokiko monetarik garrantzitsuena dela? 4 milioi pasa eusko daude zirkulazioan, 5.000 partikularrek eta 2.000 profesionalek erabiltzen dute ja.
Udalbiltzak Euskoa Hego Euskal Herrira ekartzen hasteko bi proiektu pilotu abiatu ditu: batetik, Baztanen (landa-ingurunean) eta, bestetik, Oarsoaldean (inguru industrialean).
Erakunde publikoen babes zabala jasotzen ari den ekimena da:
Oarsoaldeko ehun-ekonomikoa ere proiektua bultzatzeko prest dago:
Eta euskalgintzako zein gizarteko bestelako eragileek ere beharrezkotzat eta komunitatea eraikitzeko baliagarria den tresnatzat dute:
Proiektu ilusionagarri honen berri izan eta kide izateko jo guremoneta.eus webgunera!


