Pozik iragartzen dizuegu oliba olio birjina extraren prezioa jaitsi dugula. Bizi dugun ziurgabetasun egoera honetan, prezioak etengabe gorantz doaz eta gure poltsikoak sufritzen ari dira. Bada, hona hemen etxeko ekonomia arintzeko aukera paregabea.
Olio ekoizleek iaz izandako uzta oparoa tarteko, merkeago eskuratu ahal izango dugu eta, ez dugunez irabazteko asmorik, zintzotasunez jokatu eta merketzea zuzenean salmenta prezioan islatu dugu.
Tamalez ez gaude ohituta oinarrizko elikagaien prezioek behera egitea baina Labore Oarson zaintza erdigunean jartzea posible dela erakusten dugu gure egunerokoan.



