facebook instagram youtube
  • Laborezainon Urteko Batzar Nagusia 2026

    Datorren ostiralean, apirilak 24, Laborezainon Urteko Batzar Nagusia egingo dugu. Aurten Laboreko hitzaldi gelan bertan egingo dugu. 18:00etan hasiko gara eta ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten dugu. Gauza interesgarriak ditugu zuei kontatzeko eta aurrera begirako urratsen inguruan ere zuen iritzia entzun nahi dugu, guztion artean erabakitzeko zer eta nola egin. Garrantzitsua da ahalik eta bazkide gehien bertaratzea erabaki garrantzitsuak hartuko baititugu. Kontutan izan, Labore Oarsok Elkarte izaera duenez, erabakitzeko organu gorena Batzar Nagusia dela, urtean behin egiten duguna. Bertan, adosten ditugu urtean zehar jarraitu beharreko lan-ildo estrategikoak.

    Langile guztiek Batzarrean egoteko aukera izan dezaten, Denda arratsaldeko 18:00etan itxiko dugu, kontutan izan faborez zuen erosketak antolatzeko orduan.

    Animatu eta zatoz!! Batzarrean parte hartzea proiektua zeureagoa sentitzeko modua baita!!