Hilean behin Oiartzun Irratian egiten dugun Manitzen saioan elikadura eta zaintza ardatz izan arren, diruak eta manitzen ditugun beste baliabideek berebiziko zeresana dute. Hori dela eta, eskualdean pil-pilean dagoen Gure Moneta egitasmoa eta Euskoa gertutik ezagutzeko parada izan genuen ekaineko irratsaioan, Luix Intxauspe eta Dante Edme-San Jurgorekin luze eta zabal aritu ginen gaiaren inguruan. Entzun hemen: https://oiartzunirratia.eus/albisteak/gure-moneta-manitzen/

Azken bi urteetan Hego Euskal Herrian Gure moneta sortzeko proiektuan lanean aritu gara, Ipar Euskal Herriko Eusko monetaren ereduari jarraituz, eta Euskal Herriko zazpi probintziak barne hartuko dituen moneta bakarra ahalik eta azkarren ezartzeko helburuarekin.
Moneta hau garapen ekonomikorako eta enplegua babesteko tresna izango da, baina baita justizia soziala, trantsizio ekologikoa edota euskararen defentsa lantzeko tresna ere. Horretarako, ezinbestekoa izango da gure moneta ordaintzeko modu gisa onartuko duten merkatari, enpresa, ekoizle, elkarte eta abarren konpromisoa.
Gure moneta bi esperientzia piloturen bidez jarri da martxan eta, horri esker, Oarsoaldean eta Baztanen gure moneta erabiltzeko aukera izango duzu 2026ko azken hiruhilekoan, bai billeteekin zein mugikorreko aplikazio batekin. Ondoren, pixkanaka, herriz herri, Euskal Herri osoan zabaltzea da gure helburua.
Zure babesari esker, emango ditugun hurrengo urratsak errazagoak izango dira:
- Billeteen diseinu eta inprimaketa.
- Establezimenduetan QR bat eskaneatu ordaintzeko aukera emango duen aplikazioaren garapena.
- Gure moneta kudeatzeko lantaldea indartzea.
- Azpiegitura digitalak, komunikazio tresnak, etabar garatzea.
Dohaintza hau urtekoa izango da, ekimena gehiago babestu nahi ez baduzu behintzat. Urtero, kobraketa bat egin aurretik mezu bat jasoko duzu eta, nahi izanez gero, zure ekarpena moldatu edo bertan behera utz dezakezu.
Bazkidetza kanpaina abian dago.
EGIN BAZKIDE ORAIN,
BABESTU PROIEKTUA!
👉 guremoneta.eus
Euskoaren esperientzian oinarrituta, herriz herri tokiko moneta osagarri bat sortzen ari gara Hego Euskal Herrian.
Baietz 2026. urtearen amaierarako 1.000 bazkide laguntzaile izan!
⭕️ Herriz herri, moneta bat


