facebook instagram youtube
  • Gaztetxoen bisita baserrira

    Egiluze ikastetxeko LH-ko ikasleak Bordaxar baserrian izan dira bisitan ikasgelan lehenengo sektore eta elikagaien inguruan egindako lanketa osatzeko asmoz.

    Oso garrantzitsua iruditzen zaigu baserritarren lana ezagutaraztea baliotan jartzeko haien lana eta eskertzeko kaletarrok elikatzeko kalitatezko elikagai osasuntsuak ekoiztea.

    Errenteriako Udalaren laguntzarekin burututako bisita honetan ikasleak gustura ibili ziren lanbidea eta eguneroko lanen inguruko azalpenak entzuten eta jogurt edangarriak ere dastatzeko aukera izan zuten. Seguru gaude hemendik aurrera esne eta esnekiei bestelako begiradarekin begiratuko dietela.