Martxoaren amaieran Garbiñe Larrea izan genuen gurean, udaberriaren etorrerarekin bat, gibel garbiketaz aritzeko. Aspalditik genuen buruan tailer hau egitea eta aurten posible izan da.
Sendabelarrez, elikaduraz eta osasunaz jardun genuen, Garbiñeren dibulgazio lanaz gozatzen. Parte hartzaileen artean Garbiñek berak egindako gibela garbitzeko tinturak banatu genituen.

Dagoeneko publiko fidela du Garbiñek eta komunitate polita sortu dugu sendabelarretan adituak, arituak eta gehiago jakiteko gogoz gaudenon artean.
Udaberria garai aproposa da gibela garbitzeko baina garbiketa ongi egiteko funtsezkoa da ere gibela ongi elikatua egotea. Osasun hormonalerako ere gibel garbiketa garrantzitsua da.
Inguruan esku-eskura ditugun hainbat belarrez, norberak belar bakoitza banaka testatzeaz, gure osasunaren gaineko ardura ez delegatzeaz eta gaixotasunak prebenitzeko elikaduraren garrantziaz hitz egin zigun.











Milesker Garbiñe gure gonbita onartu eta hainbeste mimorekin prestatutako saioarengatik!!
Elikadura ere zaintzea badelako, Manitzen saio berri bat egin genuen Aste Santutik bueltan Oiartzun Irratian. Arraztalo elkartearen eskutik baratzak hilabete honetan dakarrena ezagutzeaz gain, Garbiñe Larrea elkarrizketatu eta sendabelarren munduan murgiltzeko tartea hartu genuen, oso saio mamitsu eta interesgarria izan zen. Gibel garbiketako tailerrera etortzeko aukera izan bazenuen zein ez, entzutea merezi du!!



