facebook instagram youtube
  • Ehungintzaren inguruko lanketak Oreretako ikastetxeetan

    Moda azkarraren ondorioz, sekulako arazoa dago arroparekin, bai saldu gabe geratzen denarekin eta baita edukiontzietara botatzen dugunarekin ere. Emauseko kideek azaldu digutenez astero toneladak jasotzen dituzte Gipuzkoan soilik.

    Ehungintzaren lanketa egiten ibili gara Oreretako hainbat hezkuntza-zentroetako DBHko ikasleekin eta ikasgelan azaldu eta eztabaidatutakoa borobiltzeko Masti Loidiko ehunen berreskuratze zentrora bisita egin dute.

    Ikasleek oso harrera ona egin diote proiektuari, eztabaida oso interesgarriak sortu dira eta jaso duten informazioaren parte handi bat barneratu dute. Ziur gaude beste testuinguru batzuetan eta gertuko pertsonekin eztabaidatuko dituzten gaiak izango direla; orain informazio eta tresna gehiago baitituzte arropa-kontsumoaren eta zehazki, moda azkarrak eragiten dituen arazoei aurre egiteko.