facebook instagram youtube
  • Errigoraren udaberriko kanpaina abian

    /

    Herria egiteko hamaika forma daude, baina denek komunean duten ezaugarria konpromisoa da, norberetik hasi eta kolektiboan islatzen dena. Euskararen kasuan, argi dugu gure eguneroko hautu eta ohiturek izaera eta forma […]

    Oiartzunen urteetan Errigora bultzatzen aritu diren herritarrei aitortza

    /

    Martxoaren 14an, Oiartzungo Korrika egunaren harira AEK-k ongi merezitako omenaldia egin zien urteetan zehar euskara eta elikadura-burujabetza helburu dituen Errigora proiektua herrian bultzatzeko lanetan aritu diren Xabier Iragorri, Salvador Zarrazquin […]

    Gure monetaren Oarsoaldeako aurkezpena

    /

    Tokiko aberastasuna bertan geratzea, tokiko ekonomiaren birlokalizazioa sustatzea, eta komunitatea balio batzuen gainean indartzea. Horiek dira Oarsoaldean udazkenean erabilgarri izango den tokiko moneta osagarriaren oinarrizko ezaugarriak. Gure Monetaren izaera eta […]

    Osasun integralari buruzko saioa

    /

    Otsailaren amaieran Jexux Larretxea izan genuen gurean osasunaren inguruan modu holistiko batean hitz egiten. Datu kontrastuak, bitxikeriak, emozio/organoen arteko lotura, osasuntsu egoteko hainbat gako eta urteetan zehar kontsultan ikusi eta […]

    Hasi gara aurreneko haragi-loteak banatzen

    /

    Jaso ditugu Oiartzungo Haragi-zirkuitu propioko aurreneko proba pilotuko loteak eta abian dugu ere banaketa!! Guztira 64 lotetako eskaerak bildu ditugu baina aurreneko urruxatik 19 lote atera ahal izan ditugunez, zuetako […]

    Badatorrela Oiartzungo haragi-zirkuitu propioko aurreneko haragia

    /

    Oiartzunen Haragi-Zirkuitu propioa sortzeko beharra abeltzainen aldetik sortutakoa da. Herrian badira berrogeiren bat abeltzain abelburuak mendian dituztenak eta 2024ko urrian Oiartzun Burujabe ekimenaren baitan egindako aurreneko Elikadura-Mahaiaren batzar sektorialean plazaratu […]

    Burujabetzen kontzejua

    /

    Burujabetzen Kontzejua antolatu dugu datorren otsailaren 21erako. Ekitaldia Landetxen izango da, 11:30ean, eta herritar guztiei irekia izango da. Kontzejuaren helburua Oiartzun Burujaberen ibilbidea partekatzea izango da, bai eta egitasmoaren baitan […]

    Tokiko artoaren inguruko lanketa

    /

    Artoa elementurik inportanteenetako bat izan da laborantzako eta sukaldaritzako kulturan Euskal Herriko isuri atlantikoan. Hondarreko urteetan, ordea, azkarki apaldu da labore gisa, eta gero eta gutxiago kontsumitzen da. Prozesu horren […]

    Moneta sozialaren aurkezpena

    /

    Oarsoaldean tokiko moneta sortzearen asmoak honako helburu hauei erantzuten die: aberastasuna bertan geratzea, tokiko ekonomiaren birlokalizazioa sustatzea eta lurraldeko komunitatea balore batzuen gainean indartzea da. Ipar Euskal Herriko Euskoaren esperientzian […]

    Osasun holistikoa hizketagai

    /

    Badakizue Laboren osasunak zentralitatea duela eta baliabide desberdinak ematen dizkizuegula zuen osasunaren autogestioan ahalduntzeko. Medikuntza integrala aldarrikatzen dugu, konbentzionala eskura ditugun bestelako jakinduriekin osatuz. Bide horretan garrantzitsua da ildo desberdinak […]

    Urte amaierako kontaketa auzolanean

    /

    Abenduko azken larunbatean izakinen urteko kontaketa egin genuen. Mila mila esker laguntzera etorri zineten bolondresei, argazkian zaudeteneoi eta lehentxeago alde egin behar izan zenutenoi. Denon artean Labore proiektua sendotzen jarraitzen […]

    Onintza Enbeitaren aurkezpen arrakastatsua

    /

    Zeinen gustora egon ginen Onintza Enbeita entzuten. Feli Madariagaren bizitza aitzakiatzat hartuta gogoeta mamitsuak partekatu zituen gurekin. Feli lan asko egindakoa da baserrian baina ez da nekerik nabari mezu baikorrez […]

    1. Arropa truke azoka arrakastatsua

    /

    Oso pozik gaude 1. Arropa Truke Azokak zuen artean izandako arrakastarekin. Jende asko gerturatu zen eta arropa asko trukatu genuen geure artean. Orohar oso egoera onean dauden jantziak ekarri zenituzten […]

    Hamaiketako osasuntsuak

    /

    Azaroaren amaieran, urtero legez, Niessenen Oiartzungo lantegian odola biltzen aritu ziren Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak. Langileek odola eman ostean bertako ekoizle txikien jakiekin osatutako hamaiketako osasuntsua izan zuten. Milesker […]

    Ehungintza ikastetxeetan

    /

    Azaroan zehar, lau astez jarraian, landu dute Elizalde Herri Eskolako DBH3ko ikasleek Moda azkarraren gaia. Aurreneko bi astetan moda azkarrak ingurumenean eta giza eskubideen arloan dituen eraginak ezagutu ostean, hirugarren […]

    Ehungintza etikoan fokua

    /

    Azaroaren amaieran Kotoi dokumentalaren proiekzioa aitzakiatzat hartuta ehungintzaren inguruan aritu ginen hizketan Kotoiko Fanny eta Emauseko Albertorekin. Oso solasaldi interesgarria eta parte hartzailea izan zen. Bertan hizketagai izan genituen astero […]

    Kotoi dokumentala eta moda jasangarriari buruzko solasaldia

    /

    Azaroan zehar bestelako kontsumo eredu bat sortzeko bidean ehungintzan jarriko dugu fokua. Herriko hezkuntza zentroetan moda-azkarraren erpin ugaritako kalteak aztertzeaz gain, alternatibak landuko ditugu. Lanketa gizarte osora hedatzeko asmoz, hona […]

    1. Arropa Truke Azoka

    /

    Datorren AZAROAREN 21ean, OSTIRALA, 1. Arropa Truke Azoka egingo dugu Laboren bertan. Ideia urtean bitan egitea izango da, armairu aldaketarekin kointzidituz udazken eta udaberrian. Egungo kontsumo eredua iraultzeko ehungintzaren alorra […]

    “Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana” liburuaren aurkezpena Onintza Enbeita idazlearekin

    /

    Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: “Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe”. Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, […]

    Lavandulako kremak sarituak

    /

    Organics Clean Awards 2019an “Orgànics“ aldizkariak sortutako sariak dira, mundu osoko kosmetika eta makillajeko markek parte hartu dezakete, beti ere kosmetika naturala, kalitatezkoa eta benetazkoa bada, eta, ekologikoak edo ez, […]

    Baserritar Bilgunearen sorrera

    /

    Baserritarren Bilgunea sindikatu agroekologikoa sortu berri dute ahots propioa izan eta eztabaidak bideratzeko eta, sektore gisa, posizio kolektibotik, proposamen ausartak egin eta instituzioekin zuzenean hitz egiteko ordezkaritza izateko, bitartekaririk gabe. […]

    Azaroak 7-9 Lurrama egingo da

    /

    Bihar ere laborari” lemapean urteurren biribila ospatuko du asteburu honetan Lurramak Miarritzeko Irati erakustazokan. Egitarau oparoa dakar aurtengo festak ere: hitzaldiak, etxeko ekoizpenen azoka, etxaldeko lanak egiteko tailerrak, haurrentzat ekimenak, […]

    Formakuntza profesionaleko ikasleen bisita

    /

    Atzokoan “Model-Eko. Ekoizpen eta elikadura ekologikoa, etorkizuneko eredu” proiektuaren baitan Kantabriako I.E.S. Lope de Vega formakuntza profesionaleko hezkuntza zentroan elikadurari buruzko ikasketak egiten ari den ikasle taldea bisitan izan genuen […]

    Malen Osa eta Zigor Iturrietarekin saio arrakastatsua

    /

    Zeinen gustora egon ginen urriaren hondarrean Zigor Iturrieta eta Malen Osaren arteko elkarrizketa aditzen. Entrenamenduak, elikadura, presioaren kudeaketa, hilerokoa, kirol-ibilbidea, Salomon, eskia, mendia, lagunak, ametsak, erronkak, lasterketa kuttunak,… izan zituzten […]