facebook instagram youtube
  • Abuztuan sartzearekin bat ordutegi aldaketa

    /

    Bihar Uztailak 31, San Inazio eguna izaki, eta datorren astelehenean, abuztuak 3, berriz, Xanixteban, Oiartzungo patroia, itxita izango dugu Denda. Opor txiki batzuk izango ditugu hortaz, indarberrituta itzultzeko. Gainera larunbatetik […]

    Nekazaritzaren etorkizuna marrazten

    /

    Gotzone Sestorain Zabaleta gonbidatu dugu ikasturte honetako Oiartzun Irratiko azken Manitzen saiora. https://oiartzunirratia.eus/albisteak/gotzone-sestorainekin-manitzen Gotzone Etxalde baserritar mugimenduko kidea eta elikadura eta nekazaritza eredu iraunkor justu eta burujabe baten aldeko emakume […]

    Oiartzungo Versum garagardoen dastaketa

    /

    Maiatza bukatzeko kategoriko dastaketa izan genuen gurean. Versum garagardoen sortzaile Mikel etorri baitzen dagoeneko merkaturatuta dituen lau garagardoak aurkeztera. Bertaratutakoei izugarri gustatu zitzaizkigun eta sekulako kalitatea dute!! Dastatu al dituzu? […]

    Gure moneta aletzen

    /

    Hilean behin Oiartzun Irratian egiten dugun Manitzen saioan elikadura eta zaintza ardatz izan arren, diruak eta manitzen ditugun beste baliabideek berebiziko zeresana dute. Hori dela eta, eskualdean pil-pilean dagoen Gure […]

    Biribil gaztak bueltan dira

    /

    Aspaldian faltan genituen Bilbon modu artisauean egiten dituzten mozzarela eta burrata gaztak bada, amaitu da itxaronaldia! Oso pozik gaude, gainera, hemendik aurrera haiekin zuzenean egingo dugulako lan.

    Versum garagardoen aurkezpen eta dastaketa

    /

    Maiatzaren 29rako plan bikaina proposatzen dizuegu: Versum garagardo freskoen aurkezpen eta dastaketa izango baitugu Laboren. Horretarako proiektuaren arima den Mikel izango dugu gurean. Irundarra izan arren, Pagoaldean elaboratzen ditu garagardoak […]

    Urmendiren agur eta aitortza eguna

    /

    Herritik eraikitakoa, desegitear Oiartzungo Urmendi Haur Eskolak orain arte ezagutu duen bidea bukatutzat eman beharko du Eusko Jaurlaritzak ahoz jakinarazi ondotik Udal Haur Eskolak diruz laguntzeari utziko diola. Zati bat […]

    Gure monetaren aurkezpena Laborezainontzat

    /

    Joan den astean Gure Monetaren aurkezpena izan genuen gurean. Udazkenean martxan egotea aurreikusia dago eta hori posible izateko herritarrak saretu eta ahalduntzeko aurkezpenak egiten ari gara foro desberdinetan. Tokiko ekonomia […]

    Oliba olioaren prezio jaitsiera

    /

    Pozik iragartzen dizuegu oliba olio birjina extraren prezioa jaitsi dugula. Bizi dugun ziurgabetasun egoera honetan, prezioak etengabe gorantz doaz eta gure poltsikoak sufritzen ari dira. Bada, hona hemen etxeko ekonomia […]

    Euskara ikasleei Labore Oarso herri-proiektu zabalaren aurkezpena

    /

    Ze poza AEKko kideen bisita jaso eta euskara ikasten horrenbeste pertsona eta horrelako aniztasuna dagoela ikustea. Milesker egiten duzuen lanarengatik!! Bisitan etorritakoei Labore Oarso proiektua azaldu genien bere osotasunean. Batzuk […]

    Udaberriko arropa-truke azoka

    /

    Maiatzaren hasieran Udaberriko Arropa Truke Azoka egin genuen, udazkenekoan bezala hitzaldi gela itxuraldatu genuen 2. eskuko dendaren itxura emanez eta liburuen txokoan aldagelak atonduz. Hitzordua aitzaikiatzat hartuta Oiartzun Irratian izan […]

    Laborezainon Batzar Orokor parte-hartzailea

    /

    Dagoeneko hasi gara aurtengo bazkideon Batzar Orokorrean hitz egin genituen kontuen inguruan lanean. Aurtengoa sekula baino parte hartzaileagoa izan zen eta oso eskertuta gaude. Bertaratzerik izan ez zenutenoi maiatzeko buletinarekin […]

    Elikadura eta lurraren etorkizuna hitzaldi mamitsua

    /

    Apirilaren amaieran Jakoba Errekondo izan genuen gurean Elikadura eta lurraren etorkizunaren inguruko harremana aztertzen. Liburu ireki baten modukoa da Jakoba, gustora egon ginen bera aditzen, aho-bilorik gabe jardun zen. Badakizu […]

    Ehungintzaren inguruko lanketak Oreretako ikastetxeetan

    /

    Moda azkarraren ondorioz, sekulako arazoa dago arroparekin, bai saldu gabe geratzen denarekin eta baita edukiontzietara botatzen dugunarekin ere. Emauseko kideek azaldu digutenez astero toneladak jasotzen dituzte Gipuzkoan soilik. Ehungintzaren lanketa […]

    Oiartzungo Haragi-Zirkuitu propioko 2. esperientzia martxan

    /

    Bihar, Maiatzak 21, Oiantzabal baserriko beste urruxa baten haragia eskuratzeko aukera izango dugu oiartzuarrok. Herriko haragia herrian bertan jatea garrantzitsua iruditzen zaigu baina haragi horrek bermeak izatea nahi dugunez, aurreneko […]

    2. Arropa Truke Azoka

    /

    Gogoratuko duzuen moduan, udazkenean egin genuen estreinekoz Arropa Truke Azoka eta arrakastatsua izan zen. Jende asko gerturatu zen eta arropa asko trukatu genuen geure artean. Orohar oso egoera onean dauden […]

    Laborezainon Urteko Batzar Nagusia 2026

    /

    Datorren ostiralean, apirilak 24, Laborezainon Urteko Batzar Nagusia egingo dugu. Aurten Laboreko hitzaldi gelan bertan egingo dugu. 18:00etan hasiko gara eta ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten dugu. Gauza […]

    Jakoba Errekondorekin elikadura eta lurraren etorkizunaren inguruan solasean

    /

    Datorren astean, apirilak 23, kategoriko hitzaldia izango dugu gurean, Jakoba Errekondo etorriko baitzaigu elikadura eta lurraren etorkizunaz hitz egitera. Hitzaldiaren ostean galderak egiteko aukera izango duzue. Jakoba agronomo eta paisajistak […]

    Oiartzungo haragi-zirkuitu propioko proba pilotuaren balorazioa

    /

    Ba al dakizu zer den Oiartzungo haragi-zirkuitu propioa? Oiartzun Irratiko martxoko Manitzen irratsaioan aritu ginen eraiki dugun haragi-zirkuituaren inguruan hizketan. Herri-proiektu hau zertan den ezagutu nahi? Ez galdu! Egia esan […]

    Urmendiko jangela eredugarri

    /

    Urmendi 0-3 proiektua Oiartzunen esperantza ereiten duen proiektua da, haur-eskola eredugarria da zentzu askotan. Proiektuaren logikaren eta jardunaren erdigunean haurrak, familiak eta hezitzaileak jartzeko hautu politikoa dute egina, prozesuak eta […]

    Dendari bila gabiltza

    /

    Deskribapena Dakizuen moduan Labore Oarso proiektu sendoa da eta azken hilabeteetan jauzi kualitatiboak ematen ari gara hainbat arlotan. Familia-bazkide kopurua ere emendatzen ari da eta horrek guztiak lan-karga areagotu digute. […]

    Gaztetxoen bisita baserrira

    /

    Egiluze ikastetxeko LH-ko ikasleak Bordaxar baserrian izan dira bisitan ikasgelan lehenengo sektore eta elikagaien inguruan egindako lanketa osatzeko asmoz. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu baserritarren lana ezagutaraztea baliotan jartzeko haien lana […]

    Gibel garbiketa hizpide Garbiñe Larrearekin

    /

    Martxoaren amaieran Garbiñe Larrea izan genuen gurean, udaberriaren etorrerarekin bat, gibel garbiketaz aritzeko. Aspalditik genuen buruan tailer hau egitea eta aurten posible izan da. Sendabelarrez, elikaduraz eta osasunaz jardun genuen, […]

    Korrikan parte hartu dugu Laborezainok

    /

    Martxoaren 19an abiatu zen 24. Korrika Atharratzetik eta hamar eguneko ibilbidean zehar Euskal Herriko hamaika txoko zeharkatu zituen. Zaila da azaltzen hitzez nolako emozio zurrunbiloa eragiten digun euskararen aldeko Korrikak, […]