Produktu berriak
Dilista opilak
/Dilistez eginiko opilak eskuratu ditugu. Berriki urteko produktu ekologikorik onenaren saria eskuratu du Madrileko Organic Food Iberia azokan. Dagoeneko bazkide heldu zein gaztetxoek dastatu dituzte eta oso onak daudela berretsi […]
Plastikorik gabeko “kutxila” berrerabilgarriak
/Plastikorik gabe eginak eta berrerabiltzeko modukoak diren bizarra egiteko zein depilatzeko bizar-xafla edo “kutxilak” eskuragarri dituzue dagoeneko.
Plastikorik gabeko lanbasa
/Material biodegradagarriekin eta inolako plastikorik gabe eginiko lanbasa edo zoru-garbigailua ere baduzue aukeran. Orain arte ez genuen produktu hau baina etxeko garbiketan ere ingurumenaren alde egin nahi dugunez, lekua egin […]
Gari-zainzuriak
/Aste honetan zuzenean eskuratutako lehen gari-zainzuri ekologikoak jaso ditugu. Orain arte bitartekari bidez eskuratzen genituen eta 250gr-ko sortak izaten ziren. Hemendik aurrera berriz, hiru formaturen artean aukeratu ahal izango duzue: […]
Fruitu gorridun gozoak
/Irrika okintza eta gozogintza inklusiboko Ainarak elaborarutako fruitu gorridun gozoak ere aukeran dituzue Laboren. Glutenik gabekoak, gertuko osagai ekologikoekin eta azukrerik gabe eginak dira. Izan ere, honako osagaiekin eginda daude: […]
Menda-limoi desodorantea hautsan
/Menda limoi desodorante ekologikoa ere eskuratu ahal izango duzue gaurtik aurrera Laboren. Bikarbonatoa du oinarri eta izerdi usaiaren aurka benetan eraginkorra izateaz gain, oso usain atsegina du (limoi eta menda […]
Desodorantea kreman
/Uda gerturatzen ari den honetan, desodorante berriak eskuratu ditugu, oraingoan krema formatuan. Ez dute ez aluminio, ez alkohol eta ezta alunbrerik ere. Oso eraginkorrak dira baina izerdia erregulatzeko azalaren funtzioa […]
Arroz integral edari begetala
/Monsoyk Arroz integral edaria deskatalogatu zuenetik gure eskaintzan falta genuen. Bada, dagoeneko topatu dugu ordezkoa. Ez du azukre gehiturik. FSC ziurtagiria du brik ontziak, zeinek ziurtatzen duen kontrolatutako iturri eta […]
Soroneako arrautzak
/Berrobiko Soronea baserriko Miriam eta Igone 2023an eraikitako oilategian arrautza ekologikoak ekoizten hasi dira eta dagoeneko Laboren eskuratu ditzakezue. Jasangarritasunaren aldeko apostua egin dute, kalitatea lehenetsiz kopuruaren aurretik, oiloen ongizatea […]
La Trullola oliba olio ekologikoa
/Jaso berri dugu Tarragonan ekoizpen molde biodinamikoaren arabera Josep eta bere familiak mimoz ekoitzitako oliba olio birjina extra ekologikoa. Trullola El Masroig-en dago, Priorato eskualdeko herri batean (Katalunia). Mahastiz, olibondoz […]
Ekilore olio ekologikoa
/Behe-Nafarroako Ekilore olio ekologikoa 5 litroko bidoietan eskaintzen hasi gara. Oliba olioaren prezioa horren altu dagoen honetan sukaldatzeko kalitatezko alternatiba ekonomikoagoa eman nahi dizuegu horrela. Zuetako askok dagoeneko dastatua duzue […]
Glutenik gabeko gailetak pisura
/Ainarak Arrasateko Irrika Gluten Free Bakery lantegian gertuko osagai ekologikoekin mimoz elaboratutako glutenik gabeko gailetak dagoeneko granelera ere eskuratu ditzakezue. Ontziak nabarmen murrizteaz gain, ekonomikoagoak ateratzen dira. Momentuz txokolate beltzdunak […]
Intsusa ozpina
/Tolosaldean Satxak Intsusa loreekin ekoitzitako ozpin ekologikoa jaso berri dugu. Zuetako batzuk iazko Bioterran izan zenuten produktu honen berri eta Laborera ekartzeko eskatu zeniguten, bada, kostata baina dagoeneko eskuragai duzue. […]
Marseilla xaboi solidoa
/Gure amonek erabiltzen zuten Marseilla xaboi solidoa eskuratzeko aukera duzue Laboren. Marseilla xaboia Frantzian erabiltzen den xaboi higieniko zaharrena da. Garbiketarako alternatiba ekologiko onenetakoa da (Alepoko xaboiarekin batera), eta erabilera […]
Konbutxa eta freskagarri berriak
/Mucha Drinkseko arima den Griffinek Oiartzunen elaboratutako edari berriak ekarri dizkigu: Lurka txokolategiarekin elkarlanean sortutako KAKAODUN KONBUTXA, Nesteren gisakoa den TE BERDE eta LIMOIDUN FRESKAGARRIA eta MATEAREKIN eginiko BURBUILADUN EDARIA. […]
Ahuntz gazta xamurra
/Berriki ahuntz gazta xamurra saltzen hasi gara. Txikiñena Baserrian elaboratutakoa da eta astero ekartzen digu Aimarrek. Zabalgarria da eta zapore mundiala du. Ahuntz gaztak behi edo ardiarenak baino gantz gutxiago […]
Gazta beganoen eskaintza zabala
/Begano izan zein ez, gazta beganoek ogitarteko desberdinak prestatzeko aukera ematen digute. Gainera gehienetan fruitu lehorrak izaten dituzte oinarrizko osagai beraz, gantz osasungarriak iturri aberatsa dira. Hiru barietate dituzue aukeran: […]
Tomate lehorra
/Tomatea gu guztion barazki kuttuna da baina uda garaian soilik jan ahal izaten dugunez, urtean zehar ere kontsumitu ahal izateko aukera ematen digute kontserbek. Hori dela eta, tomate lehorra eskaintzen […]
Zizka-mizka berriak
/Asteburuan edo egun berezietan zizka-mizkak jan nahi dituzuenerako, bi produktu berri gehitu ditugu gure eskaintzara. Batetik, kinoa eta chia osagai nagusi gisa dutenak eta, bestetik, artatxiki eta ekilore haziekin eginak. […]
Irungo ahuakate ekologikoa
/Pixkanaka gure inguruan ahuakate ekologikoa lantzen duten ekoizleak ugaritzen ari zaizkigu. Bere garaian Getariko Lahardi Baserriko Jon denek erotzat jo zuten ahuakatea ekoizteko apustua egiteagatik baina bere ibilbideak erakutsi du […]
Pasta ekologiko artisauak
/Mairako Aloña eta Anderrek pasta integralen erretilutxoak ekarri dizkigute. Zapore desberdinak nahastuta datoz, guztiak dasta ditzazuen: jenjibredunak, txokolatezkoak, sesamodunak eta intxaurdunak. Egun hotzetan kafe edo infusio bero bero batekin jateko […]
Algarroba tableta ekologikoak
/Algarroba lekale bat da, txitxirio, dilista, ilar, babarrun, baba, tamarindo etab. bezala. Sukaldaritzan algarroba hauts forman erabiltzen da gehien, postreak eta gozoak egiteko txokolatearen edo kakaoaren ordez. Algarroba lehorreriaren aurkako […]
Behi-gazta zabalgarria
/Erratzuko Pittika Gasnategian Patriciak elaboratutako gazta laktiko ekologiko berria jasotzen hasi gara duela aste batzutatik. Zabalgarria da eta azal eta guzti jaten da.
Egiarte ardo gorria
/Aurreratu genizuen moduan egunerokorako ardo gorri arruntago bat eskuratu dugu, Egiarte Gorria Lezaun Upategikoa. Beraz, bi ardo gorri izango dituzue aukeran: Egiarte eta Kale katu. Dagoeneko eskuragai duzue!


