facebook instagram youtube
  • Ibarrako piperrak kontserban

    /

    Ibarrako piparrak kontserban ontzi txikiagoan ekarri dizkigute Txumitxako lagunek. Familia txikietarako edo kolpetik dena jaten ez dugunoi ez hondatzeko lagungarria. Tolosako babarrunen goarnizio gisa zein hegaluze eta antxoilekin egindako pintxoei […]

    Lea más

    Palestinarren datilak berriro ere salgai

    /

    Berriro ere eskuragarri ditugu Palestinaren Zisjordaniako lurretan ekoitzitako Medjoul barietateko datil ekologikoak. Desjabetze eta erailketa guztiei aurre egin eta esportazioei Israelek jarritako zangotrabatze guztiak gainditzeko palestinar laborariak nekaezin eta tinko […]

    Lea más

    Sahararen aldeko elikagai bilketa

    /

    Urtarrileko 2. hamabostaldian zehar Sahararako elikagai bilketa egiten ariko gara. Otsailean kanpalekuetara abiatuko den karabana solidarioan gure elkartasun haizea ere eraman dezaten. Badakizue sahararrak zein baldintza gogorretan bizi diren eta […]

    Lea más

    Urte amaierako kontaketa auzolanean

    /

    Abenduko azken larunbatean izakinen urteko kontaketa egin genuen. Mila mila esker laguntzera etorri zineten bolondresei, argazkian zaudeteneoi eta lehentxeago alde egin behar izan zenutenoi. Denon artean Labore proiektua sendotzen jarraitzen […]

    Lea más

    Glutenik gabeko eguberrietako gozoak

    /

    Eguberrietako beste elikagai kuttun bat Irrikako Ainarak horrenbeste mimorekin ekoitzitako txokolatezko polboroiak dira. Asteazkenero jasotzen ditugu. Gluten eta azukrerik gabeak dira. Bestetik, iaz bezala, aurten ere, Errege Egunerako erroskoa eskatzeko […]

    Lea más

    Artilezko zapatila goxoak

    /

    Rakelek eginiko artilezko zapatila eta plantilak ere dagoeneko eskuragai dituzue, neguan gure oinak goxatzeko. %100ean gertuko Latxa artile birjinarekin eginak dira, tinte eta koloranterik gabe eta zola egiteko kautxu naturala […]

    Lea más

    Neibost jantziak

    /

    Badakizu neibost zein proiektu den? Oiartzungo gazteek sortutakoa da eta ez da marka bat, identitate bat baizik. Norberak nahi duena egitea, nahi duena sentitzea eta nahi duen moduan bizitzea aldarrikatzen […]

    Lea más

    Elkartasun ufada Nepalera

    /

    Aurten ere Hondarribiko Nepaldala GKEaren egutegi solidarioa eskuratu ahal izango duzu Laboren. Nepalgo “far west”-eko neskatilek hezkuntzarako eskubidea izan dezaten lanean ari dira. 2026ko egutegiko argazkiak Nepalgo argazkilari profesional batenak […]

    Lea más

    Onintza Enbeitaren aurkezpen arrakastatsua

    /

    Zeinen gustora egon ginen Onintza Enbeita entzuten. Feli Madariagaren bizitza aitzakiatzat hartuta gogoeta mamitsuak partekatu zituen gurekin. Feli lan asko egindakoa da baserrian baina ez da nekerik nabari mezu baikorrez […]

    Lea más

    Su-txikian ipuina

    /

    Etxeko txikienentzako altxorra eskuratzeko aukera duzue gurean: Su Txikian ipuina. Olatz Mitxelena Laborezainak idatzi eta herriko 1545 argitaletxeak argitaratu duena. Ez galdu liburuaren aurkezpena. Su txikian albumak bi belaunaldiren, eta, […]

    Lea más

    Sustengatu dezagun Seaska

    /

    Seaskako egutegiak ere dagoeneko eskuragai dituzue!! Egutegien eskaintza zabala dugu baina guztiak dira euren txikitasunean esanahiez beteriko proiektuak.

    Lea más

    Eguberriko gutiziak dagoeneko salgai

    /

    Azaro hasieran jaso genituen Amezketan Leirek egindako TURROI eta POLBOROI ekologikoak baina gaur arte ez ditugu salgai jarri nahi izan, azalera handietan ez bezala, ez baitugu kontsumismoa bultzatu nahi. Baina […]

    Lea más

    1. Arropa truke azoka arrakastatsua

    /

    Oso pozik gaude 1. Arropa Truke Azokak zuen artean izandako arrakastarekin. Jende asko gerturatu zen eta arropa asko trukatu genuen geure artean. Orohar oso egoera onean dauden jantziak ekarri zenituzten […]

    Lea más

    Ilargiaren egutegia 2026

    /

    Dagoeneko jaso ditugu 2026ko Ilargiaren egutegiaren aurreneko aleak. Etxe askotan toki kuttuna gordea dutela badakigu.

    Lea más

    Euskal Herriko historian oinarritutako mahai-jolasa

    /

    Oparien Txokoa hornitzeko azken produktuak jaso ditugu azken egunetan. Argiak argitaratu berri duen Data Zarta mahai-jolasa, Euskal Herriko historiaren denbors lerroa. Heldu zein haurrentzat aproposa. Kartaz karta irudikatu dituzten gertakari, […]

    Lea más

    Hamaiketako osasuntsuak

    /

    Azaroaren amaieran, urtero legez, Niessenen Oiartzungo lantegian odola biltzen aritu ziren Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak. Langileek odola eman ostean bertako ekoizle txikien jakiekin osatutako hamaiketako osasuntsua izan zuten. Milesker […]

    Lea más

    Oreretako kiwiak gurean

    /

    Oreretako Aurrinbekoa baserriko Jose Luis hasi zaigu urtero bezala kiwiak ekartzen, aurtengo lehenengoak. Joan den astearen hondarrean berriz, Getariako Lahardi baserriko Jonek ekarri zizkigun denboraldi honetako aurreneko kiwi ekologikoak. Nork […]

    Lea más

    Ehungintza ikastetxeetan

    /

    Azaroan zehar, lau astez jarraian, landu dute Elizalde Herri Eskolako DBH3ko ikasleek Moda azkarraren gaia. Aurreneko bi astetan moda azkarrak ingurumenean eta giza eskubideen arloan dituen eraginak ezagutu ostean, hirugarren […]

    Lea más

    Egutegi solidarioak Sahararen alde

    /

    Eguberriotan ere, urtero legez, Sahararen aldeko 2026ko egutegia eskuratu ahal izango duzue gurean.

    Lea más

    Ehungintza etikoan fokua

    /

    Azaroaren amaieran Kotoi dokumentalaren proiekzioa aitzakiatzat hartuta ehungintzaren inguruan aritu ginen hizketan Kotoiko Fanny eta Emauseko Albertorekin. Oso solasaldi interesgarria eta parte hartzailea izan zen. Bertan hizketagai izan genituen astero […]

    Lea más

    Behi-zaharraren haragi-loteak eskuratzeko aukera berria

    /

    Oihanalde Baserriko Arantxa eta Felixek behi zaharraren haragi ekologiko loteak eskaintzen dizkigute berriro ere. Gehienez 10kg-ko 12 lote edo 5kg-ko 24 lote  eskuratzeko aukera dugu. Eskaerak jasotzen ditugun ordenean joango […]

    Lea más

    Kotoi dokumentala eta moda jasangarriari buruzko solasaldia

    /

    Azaroan zehar bestelako kontsumo eredu bat sortzeko bidean ehungintzan jarriko dugu fokua. Herriko hezkuntza zentroetan moda-azkarraren erpin ugaritako kalteak aztertzeaz gain, alternatibak landuko ditugu. Lanketa gizarte osora hedatzeko asmoz, hona […]

    Lea más

    Eguberrietarako arkume ekologikoaren kanpaina

    /

    Abian dugu Eguberrietako arkume ekologikoaren kanpaina. Azken urteetan bezala, Zuberoako Lohitzun herrixkan kokatutako Paxkoteia etxaldeko arkumea eskuratu ahal izango duzue. Oso harrera ona du zuen artean kategoriko haragi honek; horregatik, […]

    Lea más

    Antxume ekologikoa

    /

    Oihanalde Baserriko lagunak antxume ekologikoa ekartzen hasi zaizkigu. Laurdenetan hutsean ontziratuta jaso dugu eta Arantxak kontatu digunez, labean egiteko prestatuta daude. Izoztuta ekarri dizkigunez, urtebeteko iraungitze epea dute. Amaren esnearekin […]

    Lea más