Joan den astetik aurrera Zitueneko lagunen Pastatak eskuratu ahal izango dituzue Laboren. Poz-pozik gaude eta oso eskertuta ere Naiara eta Indiorekiko, gurean saldu ahal izateko egindako lanarengatik.
Hiru zapore dituzue aukeran: baratxuri eta perrexila, piper gozo eta oreganoa eta panela, txokolate eta kaneladunak.
Dagoeneko dastatuak dituzuenek badakizue nolako gutizia diren.
Sekulako arrakasta izan dute gurean, egun pare batean amaitu baitzitzaizkigun lehenengo tandako ale guztiak. Zitueneko lagunek esan digutenez, asteazkenero ekarriko dizkigute.
Hemendik aurrera zizka-mizkak ere bertakoak izango ditugu!!




