
Almendra txigortuak
/Gure ekoizleek produktu berriak ekoitzi ahala gure eskaintza osatuz goaz. Oraingoan Kikok Bardea etxaldean ekoitzi eta TXIGORTUTAKO ALMENDRA ekologikoak ere eskuragai dituzue. Zizka-mizka bezala aproposak dira!!
Lea más
Kotoizko salbaeslip eta disko desmakillatzaileak
/Konturatuko zineten moduan, duela aste batzutatik salbaeslipak agortuak genituen. Kontua da Nur etxekoak lantzen genituela eta zoritxarrez hondoa jo duela. Badira ja hilabete batzuk enpresa isteko hautua egin zutela jakin […]
Lea más
Abuztuko ordutegia
/Gaurtik aurrera eta abuztu osoan zehar ordutegi berria izango dugu. ARRATSALDETAN ETA LARUNBATETAN Denda ITXITA egongo da baina goizez erosketa egiteko aukera ez duzuenontzat, ASTEAZKENETAN EGUN OSOZ IREKITA izango dugu, […]
Lea más
2023ko Garbiketa Orokorra
/Dakizuen moduan egunerokoan ez dugu Dendaren sakoneko garbiketa egiteko astirik izaten eta horregatik, urtean behin GARBIKETA OROKORRA auzolanean egiteko deialdia luzatzen dizuegu, espazio guztia sakon garbitzeko. Aurtengoa ABUZTUAREN 29an egingo […]
Lea más
Okinen oporraldia
/Gure okin gehienek abuztuan oporrak hartuko dituzte eta beraz, honako datetan ez dizkigute beren ogiak ekarriko: Aintzane: Abuztuak 1-31 Maira: Abuztuak 14-29 Kuskurro: Abuztuak 1-31 Irrika Gluten Free: Abuztuak 1-Irailak […]
Lea más
Lurraren Orenakoen laguntza eskaera
/Zer jan izango badugu, ezinbestekoa da lurra landu eta elikagaiak ekoitziko dituen nekazariak izatea. Ezusteko gastuei aurre egin behar izateak kolpe latza eragin diezaieke proiektuaren bideragarritasunean. Momentu horietan dagokigu nekazariak […]
Lea más
Datorren asteko ogien banaketan aldaketak
/Papurrak eta Mairako lagunek datorren astean oporrak hartuko dituztenez, ogien banaketan aldaketak izango ditugu ostiral honetatik hasi eta ekainaren amaiera arte. Asteroko enkargua izan zein ez, zuen ogi kuttuna berriro […]
Lea más
NAFARROAKO GEREZI EKOLOGIKOEN 2. KANPAINA
/Datorren astean berriro ere Nafarroako gerezi ekologikoak eskuratu ahal izango ditugu. Lehenengo deialdian bezala, Karkar udalerrian urteetako nekazari ibilbidea duen familia txiki batek ekarriko dizkigu. Lehen deialdiak sekulako arrakasta izan […]
Lea más
Fruta ekoizle berria
/Pozik iragartzen dizuegu fruta ekoizle berri batekin egin dugula zuzeneko harremana. Udako hezurdun fruta ekologikoa erosten hasi gatzaizkio (nektarina, paraguaioa, abrikota, gerezia eta baita golden sagarra ere). Galok Zaragozan ditu […]
Lea más
Elkartasunak badirau
/Elikagai eskegiak zuen eskura egoten jarraitzen dute. Hartu edo eman, eman edo hartu, beharraren arabera, erabateko konfiantzan. Ez al da ederra komunitateak sustengatzen gaituela jakitea? Guk elkar zaintzan sinisten dugu, […]
Lea más
Pate begetal berriak
/Ba al dakizu pate begetal eta saltsa berriak ditugula? Haizeak Gamiz-Fikan duen Olatxuko baserrian modu agroekologikoan eginak dira, prozesuaren atal bakoitza zainduz, fruta eta barazkien ekoizpenetik hasi eta produktu eraldatuak […]
Lea más
Pizza oinarri artisaua
/Martinellik Beriaingo lantegian eginiko pizza oinarri artisauak eskaintzen hasi gara. Haragiaren hozkailuan, taloen ondoan kokatu ditugu. Guk dagoeneko dastatu dugu eta mundiala da!! Gari irinez eginda dago eta produktu beganoa […]
Lea más
Aldako txakoliña
/Oiartzungo txakolina ere salgai dugu Laboren: Aldako txakoliña. Upategi familiar txikia da eta Gurutze auzoko mahastietako Hondarribi zuri mahatsekin egindakoa da. Badakizu Zuberoa jatetxean ere eskaintzen zutela? Prezio-kalitate harreman bikaina […]
Lea más
Bertako mugurdien garaia hasi da
/Abian dugu bertako mugurdien aurtengo denboraldia. Amaiak dagoeneko ekarri dizkigu aurtengo uztarekin betetako lehen tarrinak. Astelehen eta ostegunetan ekartzen dizkigu. Mugurdi freskoez gain, izoztuak ere ekartzen dizkigu haur zein helduoi […]
Lea más
Bertako lehen kuiluzeak dagoeneko eskuratu ditugu
/Beroari aurre egin eta udako gure entsaladak hornitzeko bertako kuiluzeak ere jaso ditugu, Altzatik ekarri dizkigu Wilsonek. Gainerako baratzezainak ere laster hasiko dira aurtengo uzta jasotzen.
Lea más
Laboreko bazkide Ibonek Urrullo arrautza ekologikoen proiektua abiatu du Lezon
/Ibon Intxaurrandieta bazkidea 1. sektoreko proiektua abiatzera animatu da. Kontatu digunez, berez kaletarra da, lurrik gabekoa, baina familian landagunearekin lotutako proiektu bat gauzatzeko ametsa zuen. Ametsak egi bihurtzeko daudenez, duela […]
Lea más
Glutenik gabekoen txokoa
/Azken asteetan Dendako altzarietan aldaketak egiten ibili gara. Batetik, glutenik gabeko produktuei espazio berezia emateko eta bestetik, produktuak hobeto antolatzeko bai apaletan eta baita kokapen aldetik ere. Zukuak, fruitu lehorrak […]
Lea más
NAFARROAKO GEREZI EKOLOGIKOEN KANPAINA
/Aurten Nafarroako gerezi ekologikoak eskuratu ahal izango ditugu. Karkar udalerrian urteetako nekazari ibilbidea duen familia txiki batek ekoitziak dira. Esan digutenez, klase desberdinak dituztenez uzta San Ferminak arte luzatzeko moduan […]
Lea más
Orburuen eskaintza berezia!!
/Aurtengo azken ORBURU freskoak eskuratu ditzazuen ESKAINTZA BEREZIA dugu gaurtik hasi eta izakinak amaitu arte. Udaberria gibela garbitzeko garai aproposa da eta horretarako orburuak aliatu baliotsuak dira. Zuetako askok joan […]
Lea más
ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN 2. KANPAINA
/Datorren astean Lizarraldeko orburu eta zainzuri freskoen 2. kanpaina bat egiteko moduan gaude. Beti bezala uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideok lurrak ematen dituen garaian garaiko kalitatezko fruitu […]
Lea más
Ahuntz-gazta erruloan
/Berriatuko Txikiñenako Aimarrek aste honetan ekarri dizkigu lehen ahuntz-gazta ruloak. Hilabeteetako proben ondoren, azkenean lortu dute merkaturatzea. Bere horretan zein plantxan berotuta jateko aproposa da. Mundiala dago!!
Lea más
Te berdea pisura
/Zuetako askok horrela eskatuta, azkenean salgai jarri dugu te berdea pisura. Eskuratu dugun barietatea Gunpowder da. Txinako Zhejiang probintzian landutako te berdearen aldaera bat, eta horrela deitzen zaio bolboraren (ingelesez […]
Lea más
Labore Eguna gainean dugu
/Datorren MAIATZAREN 6rako LABORE EGUNA antolatzen ari gara, zuek guztiokin ospatu nahi dugulako gure seigarren urteurrena. Hitzordua ekoizleekiko zubiak eraikitzeko eta gure arteko harremanak sendotu eta harreman berriak josteko baliatuko […]
Lea más
Txori 0,0 txorixo beganoa berriro gurean
/Zorionez Mendi berriro hasi da txorixo beganoak ekoizten, Getxo aldean. Luzaroan zain egon ostean berriro dastatu ahal izango ditugu. Haragiaren kalitatezko alternatiba dugu. Ekoizle txikiei babesa emateko modua da haien […]
Lea más