facebook instagram youtube
  • Foie

    Laboren kontu handia izaten dugu eskaintzen ditugun produktuak hautatzeko orduan. Horretarako, dakizuen moduan arlo desberdinetako hainbat irizpide finkatu ziren: osasunari, elikadura burujabetza (hurbiltasuna), garaian-garaikoa, agroekologia, elikadura-kate laburrak, ekonomia zirkularra, ontziak, ekoizleen irizpide sozialak, etab. buruzkoak.

    Etengabeko gogoeta kolektibo horren testuinguruan, eta kontuan hartuta unean uneko eztabaida eta kezka sozialak Laboren foie eskaintzearen inkoherentzia animalien tratu txarren forma intrintseko eta ebidentea baita.

    Foie-ekoizpenean diharduten ahate eta antzarak hazi eta gizentzeko jarduera Europako Batasuneko Albaitaritza Batzorde Zientifikoaren txosten baten arabera, animalien ongizaterako kaltegarritzat jo zen. Hori dela eta, debekatu egin zen, animaliak haztegietan babesteari buruzko 98/58 / EE Zuzentarauaren 14. artikuluan. Hala ere, legearen salbuespen bati esker, 5 herrialde daude EBn oraindik ere ekoizpena baimentzen dutenak: Frantzia, Bulgaria, Espainia, Hungaria eta Belgika. Mundu mailan Frantzia da foie ekoizle handiena baina dagoeneko bertako hainbat hiri handietan hasi dira iniziatiba propioz aipatutako salbuespenari uko egin eta ekoizpena debekatzen.

    Munduko herrialde eta hiri gehienetan debekatuta dago: Argentina, Austria, Danimarka, Txekiar Errepublika, Finlandia, Turkia, Alemania, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Norvegia, Polonia, Suedia, Suitza, Herbehereak, Erresuma Batua, Kalifornia, New York, Bartzelona, Lyon, etab.

    Hemen dituzue gaiaren inguruko hainbat artikulu argigarri:

    Laboren, legediak dioenaz edo herrialdeen erabakiez haratago, uste dugu foieak ez duela betetzen sustatu nahi dugun ekoizpen- eta elikadura-ereduarekin beraz, gure eskaintzatik erretiratzea erabaki dugu. Horregatik ez duzue ez Xanixtebanetan eta ezta Eguberrietan ere gurean foie eskuratzeko aukerarik izan. Gure erabakiaren harira, Momotegik bere gainerako produktuak ere Laboren ez eskaintzea erabaki du. Ateak zabalik utzi ditugu etorkizunean ideiaz aldatuko balu, aurrerago berriro hitz egiteko.