facebook instagram youtube
  • Larretaren bisita Oiartzungo eskoletara

    Eguberrietako oporraldiaren aurretik borobildu genuen Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako DBH2-ko ikasleekin udazkenean egindako agroekologiaren inguruko lanketa. Horretarako, Larreta Esnekiak proiektuko kide eta arima den Leire izan zuten ikasgelan bisitan haien proiektua azaldu eta jogurt zein izozkien dastaketa egiten. Gertuko hizkuntza batean hausnarketa interesgarriak helarazi zizkien. Zer da ekologia? Zergatik egin zuten ekoizpen modu intentsiboa alboratu eta agroekologiara aldaketa? (barkatu bideoaren kalitatea ez delako ona baina merezi du edukia entzutea).

    Hazia ereinda seguru gaude denborarekin ernetuko dela. Milesker, Leire, gonbidapena onartu eta zure denbora eskaintzeagatik!!