facebook instagram youtube
  • Elikagai bilketa Sahararako

    Urtarrilean zehar Saharako kanpalekuetara bidaltzeko elikagai bilketa egingo dugu (zerealak, lekaleak, arrain kontserbak, azukrea eta konpresak). Oiartzungo El Watan Elkartearen ekimenez urtero egiten da elikagai bilketa egoera lazgarrian bizi diren saharar errefuxiatuei laguntzeko. Laborek ere bere hondar alea jarri nahi duenez, duela urte batzuetatik ekimenarekin bat egin eta elikagai bilketako puntu gisa funtzionatzen du. Egutegia ere enkarguz eskuratu ahal izango duzue. Bidali ditzagun elkartasun printzak desertura!!