facebook instagram youtube
  • Klima aldaketari aurre egiteko Oiartzungo Udalaren plana

    Abenduan Oiartzungo Udaletxean Unai Pascualen hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan genuen. Klima larrialdiaren inguruan aritu zen eta COP28 akordioaren gakoak aletu zizkigun, prentsan irakurritakoak interpretatzeko gai izan gaitezen. Ondoren, Oiartzungo Udala klima-aldaketari aurre egiteko prestatzen ari den plana ezagutu eta osatze aldera gure ekarpenak egiteko aukera ere izan genuen. Badakizu elikadura burujabetza dela klima-aldaketaren eraginak arintzeko giltzarrietako bat? Laboren iparrorratz horri begira ari gara lanean egunero-egunero!!