facebook instagram youtube
  • Labore Oarso denda bat baino askoz gehiago

    /

    Urtarrilaren amaieran gure proiektuari tarte zabala eman zioten prentsa idatzian. Eguneroko iñurri lanean helburu argien alde ari gara baina harrotasunez betetzen gaitu lortzen ari garena ikusteak. Espero dugu Laborezainok ere […]

    Lea más

    Zukurako laranjen denboraldia abian

    /

    Abian dugu aurtengo zukurako laranjen denboraldia. 10kg-ko kaxetan datoz eta mundialak daude. Asteazkenero jasoko ditugu, badakigu zuen fruta kuttuna dela beraz, baliatu aukera! Abenduko aurreneko astean sekulako sorpresa eman zigun […]

    Lea más

    Makillajearen eskaintza berritua

    /

    Makillajeko expositore berria dugu, Kataluniako enpresa batek osagai ekologikoekin eginikoa. Aukera zabala eta konpletoa duzue, gustu guztietara egokitzeko modukoa. Ezpainetakoak, begi-itzalak, koloreteak, makilaje mota desberdinak, begi-arkatzak, arkatz argitzaileak, betile-maskarak, bekainerako […]

    Lea más

    Alekaren hazi ekologikoak salgai

    /

    Poz-pozik gaude azkenean Alekaren hazi ekologikoak Laboren eskaintzeko moduan gaudelako. Elikadura burujabetzaren bidean hazi propioak izateak sekulako garrantzia du eta horretan dabiltza Alekan, euskal hazien bankuan duela ja urte batzuk. […]

    Lea más

    Puf liburuaren aurkezpena eta Laborezainon brindisa

    /

    Abenduaren 19an sortzaile oiartzuarren azken uztaz gozatzeko aukera izan genuen. Alaia Martinek idatzi, Udane Ansak ilustratu eta 1545 argitaletxeak argitaratu duen Puf liburuaren aurkezpena izan baikenuen Laboren. Hitzordura proiektuko kide […]

    Lea más

    Nekazaritzaren eta elikaduraren etorkizuneko erronkak

    /

    Abenduaren hastapenean oso mahai-inguru interesgarria izan genuen Udaletxean. Zer ari da gertatzen elikagaien merkatuan? Geopolitikak nolako eragina du? Zer bultzatzen ari dira Europatik? Duela hilabete batzuk nekazari eta abeltzainak kalera […]

    Lea más

    Garbiñe Larrearekin neguko xarabea prestatzen

    /

    Zeinen gustora egon ginen azaroaren hondarrean Garbiñe Larrearekin neguko xarabearen inguruko saioan. Hitzaldi gela txiki geratu zitzaigun. Gure osasunaren kudeaketarako tresna baliotsuak eman zizkigun. Azken urteetan sendabelarren inguruan egiten ari […]

    Lea más

    Ardoen eskaintza osatua Eguberrietarako

    /

    Eguberrien inguruan familia eta lagunekin ardo berezi osasungarriez goza dezazuen gure ardo eskaintzan nobedadeak txertatu ditugu. Bi ardi berri gehitu ditugu gure eskaintzara: Bordatto upategiko Lurumea 2021 eta Baztango Xurieko […]

    Lea más

    Barazki fermentatuen tailer arrakastatsua

    /

    Benetan arrakastatsua izan zen azaro erdialdean egin genuen barazki fermentatuen tailerra, jende mordoa gerturatu zen jaki osasuntsu hauek prestatzen ikasteko gogoz, pentsa sukaldea txiki geratu zitzaigun! Bertaratzeko aukerarik izan ez […]

    Lea más

    Elikadura sistemak iraunkortzen

    /

    “Elikadura-sistemak iraunkortzen” topaketak antolatu zituen Udlbiltzak pasa den hilaren 28an Astran, Gernikan (Bizkaia) EHNE Bizkaiarekin elkarlanean. Bertan elikadura burujabetzan diharduten eta interesa duten elkarte, kooperatiba, sindikatu, herrietako hautetsi eta herritarrek […]

    Lea más

    Piskanaka ari gara enpresetan ere elikadura osasuntsuaren aldeko jarrera sustatzen

    /

    Poztekoa da ikustea gure inguruko enpresak ere hasi direla haien ekimenetan bertako produktuen aldeko apustua egiten. Ospakizun edo okasio berezietarako bertako ekoizleen kalitate ezinhobeko elikagaiekin mokadutxoak prestatzen ditugu enkarguz. Emaitzarekin […]

    Lea más

    Kurkumazko Oiartzungo moldeko ogia

    /

    Goiatzek kurkumazko moldeko ogi berria ekarri digu aste honetan, benetan zaporetsua da!! Gainera orain arte ekartzen zigun olo eta sesamodun moldeko ogi integralaren formula ere hobetu du. Bi ogi hauek […]

    Lea más

    Lavandularen produktu berriak

    /

    Lavandularen hiru produktu jarri ditugu salgai gaurkoan: aurpegia garbitzeko gela B5 bitaminarekin, gorputzeko krema hidratatzailea eta ezpainetako baltsamoa. Ainhoa eta Ainara otxandiotarrek Lavandula sortzea erabaki zutenean, konbentzituta zeuden artisau-ekoizpen batek, […]

    Lea más

    Altxa burua-Guria ibilli posible zu

    /

    Altxa Burua Oiartzun taldea sortu dute haur eta gazteek mugikorraz egiten duten erabileraz arduratuta dauden hamarnaka guraso oiartzuarrek. Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi du taldeak, eta haur eta gazteei interneterako […]

    Lea más

    Bazkide txartel berriak

    /

    Dagoeneko jaso ditugu bazkide “txartel” berriak, Ortzadar Ikastetxeko formakuntza profesionaleko ikasleek egin dizkiguten giltzetakoak. Azken hilabeteetan bazkidetu zaretenok txartelik gabe zeundeten, bada amaitu da itxaronaldia. 1.301etik gorako bazkide zenbakia duzuenok, […]

    Lea más

    Erroskoak enkarguz

    /

    Aurten estreinekoz Erroskoak eta Brioche Erroskoak eskuratu ahal izango dituzue enkarguz. Ekologikoak dira eta Ainarak elaboratzen ditu Arrasaten duen glutenik gabeko lantegian. Krema edo nataz betea edo betegarririk gabea duzue […]

    Lea más

    Nepalgo nesken hezkuntzaren aldeko egutegi solidarioak

    /

    Aurten estreinakoz Nepaldala GKEak argitaratutako egutegiak jarri ditugu salgai. Mendizale askorentzat Nepal herrialde kuttuna da eta egutegiko argazkiak ere zoragarriak dira!! Nepal herrialde zoragarria da, non bizi baldintzak ez diren […]

    Lea más

    Eguberrietan ere bertako ekoizleen alde

    /

    Oparien Txokoan urtero bezala, herriko artisauen sorkuntzak ditugu: Munakuykiren pultsera, lepoko eta belarritakoak (enkarguz eskatu daitezke baten bat beste kolore edo forma batean nahi izanez gero), Amabitxiren lepoko eta belarritakoak […]

    Lea más

    Polboroi eta turroien garaia

    /

    Urte sasoi honetan ohikoak diren gutiziak salgai ditugu, bertako ekoizleek eginak eta ekologikoak. Batetik, turroi ekologikoak ditugu, Amezketan Leirek egindakoak. Sei motaren artean aukeratu ahal izango duzue, guztiak ere bikainak!! […]

    Lea más

    Mairak errota propioa

    /

    Mairako lagunek harrizko errotan xehetutako irin erdi-osoarekin elaboratzen dituzte haien ogiak. Ohiko ogiek baino gatz kantitate txikiagoa dute eta hartzidura prozesu luzeagoetan oinarritzen dira eta haien etxeko legamia erabiltzen dute […]

    Lea más

    Seaskaren aldeko egutegiak

    /

    Seaskaren aldeko egutegiak ere eskuragai dituzue gurean. Seguru zuetako askoren etxeetan tokia gordea duela honezkero Iparraldeko ikastolen aldeko egutegiak.

    Lea más

    Almendra txigortu gatzdunak

    /

    Bardea Etxaldeko Kikok ekarritako almendra txigortu gaztdunak pisura jarri ditugu salgai. Ekologikoak dira eta Nafarroako Iturburuko gatza gehitu die. Mundialak daude baina neurrian jatea komeni zaigu. Baduzue astebururako zizka-mizka berria!

    Lea más

    Bruselazen garaia

    /

    Hasi gara aurtengo aurreneko bruselazak jasotzen, Elikako kideek bildu ahala ekartzen dizkigute zuzenean. Egin bertakoaren alde eta jan garaian garaikoa.

    Lea más

    Kanela zotza xehetua granelera

    /

    Kanela zotza xehetua pisura eskainiko dizuegu hemendik aurrera. Badakizu infusioa egiteko formatu hau erabiltzen dela? Kanelak propietate karminatiboak ditu (urdailean eta hesteetan “haize” (urdailean eta hesteetan “haize” gogaikarririk ez izateko), azidotasunaren aurkakoa […]

    Lea más