facebook instagram youtube
  • home2
    Denda I
    Jakoba Rekondo
    Denda XI
    Denda X
    Denda VIII
    home1
    Denda VII
    Denda V
    Denda IV
    Denda III
    Denda II
    Euskaraldia II
    adibide3
    adibide2
    adibide1
    Denda IX
    Batzar Orokorra
    famili-argazkia1
  • Hasiera

    Albisteak

    • Laborek 7 urte

      Laborek 7 urte

      Gaurkoan, Martxoak 25, 7 urte betetzen dira Labore Oarsoren Oiartzungo denda ireki genuenetik. Proiektua irudikatzeaz gain, errealitate egiteko urratsak eman zituzten guzti horiei eskerrak!! Baina baita egunerokoan proiektua sustengatu eta […]


    • Labore 23. Korrikan

      Labore 23. Korrikan

      Igandean bukatu zen 23. Korrika, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. Milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatu dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde […]


    • Batzar Orokorra 2024

      Batzar Orokorra 2024

      Joan den ostiralean, martxoak 22, bazkideon 2024ko Batzar Orokorra egin genuen. Honako gai-ordena izan zuen bilkurak: Arratsalde emankorra izan zen, elkarrekin pentsatuz hemendik aurrera eman beharreko urratsak. Bertan hartutako erabakietako […]


    • Hobekuntzak Dendan

      Hobekuntzak Dendan

      Egunetik egunera gurean erosketa egitea zuentzat erosoagoa izan dadin aldaketatxoak egiten ibili gara azken asteetan. Hainbat fruitu lehor, espezie eta infusio granelera eskaintzen dizkizuegu eta orain arte kristalezko ontzi handietan […]


    • Mirene Begiristain: Amalur Saria 2024

      Mirene Begiristain: Amalur Saria 2024

      Martxoaren 2an egin genuen aurtengo Amalur Sarien banaketa. Goizean goizetik giroa izan zen plazan udaberriko HemenGuk Azoka tarteko. Omenaldia Amillubi proiektuaren aurkezpena egitera bertako talde eragileko kideak ere gonbidatzeko baliatu […]


    Produktu berriak

    Konbutxa eta freskagarri berriak

    Mucha Drinkseko arima den Griffinek Oiartzunen elaboratutako edari berriak ekarri dizkigu: Lurka txokolategiarekin elkarlanean sortutako KAKAODUN KONBUTXA, Nesteren gisakoa den TE BERDE eta LIMOIDUN FRESKAGARRIA eta MATEAREKIN eginiko BURBUILADUN EDARIA. […]

    Ahuntz gazta xamurra

    Berriki ahuntz gazta xamurra saltzen hasi gara. Txikiñena Baserrian elaboratutakoa da eta astero ekartzen digu Aimarrek. Zabalgarria da eta zapore mundiala du. Ahuntz gaztak behi edo ardiarenak baino gantz gutxiago […]

    Gazta beganoen eskaintza zabala

    Begano izan zein ez, gazta beganoek ogitarteko desberdinak prestatzeko aukera ematen digute. Gainera gehienetan fruitu lehorrak izaten dituzte oinarrizko osagai beraz, gantz osasungarriak iturri aberatsa dira. Hiru barietate dituzue aukeran: […]

    Tomate lehorra

    Tomatea gu guztion barazki kuttuna da baina uda garaian soilik jan ahal izaten dugunez, urtean zehar ere kontsumitu ahal izateko aukera ematen digute kontserbek. Hori dela eta, tomate lehorra eskaintzen […]

    Kanpainak

    ORBURU EKOLOGIKOEN KANPAINA

    Pozik iragartzen dizuegu Nafarroako Erriberako orburu fresko ekologikoen lehen deialdi bat egiteko moduan gaudela. Aurten urtarrileko izozteak tarteko, ekoizleek orburuen lehenengo uzta ia-ia osorik galdu zuten eta geroztik euri eskasia […]

    Arroz-babarruna

    Imanolek Arrocera barietateko babarrun txuri ekologiko ekartzen digu, Nafarroan ekoizten ditu modu agroekologikoan. Gozoak dira zaporez eta liseriketa arinekoak. Badakizu haurren elikaduran txertatzea gomendatzen duten lehenengo lekalea dela? Orain arte […]

    Txikoria

    Garaiko beste barazki osasungarria txikoria dugu. Egunero ekartzen digute Elikako kideek. Gibela babesteko zein digestioa errazteko oso aproposa da. Naturak urte sasoi bakoitzean gure gorputzak behar duena eskaintzen digu. Kontsumitu […]

    Mandarinen sasoia

    Astero bidaltzen dizkigu Arantza, Balentziartutako oiartzuarrak, mimoz ekoitzitako mandarina ekologikoak. C bitamina eta ur kontzentrazio handia dauka. Sistema immunologikoa hobetzen, odoleko azukre-maila orekatzen eta kolesterol txarra eta presio arteriala murrizten […]

    Elkartasun Txokoa

    Amillubiren aldeko errifak salgai

    Duela aste batzuk azaldu genizuen zer den Amillubi proiektua. Funtsean herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten sorturiko mugimendu agroekologikoa da eta lurra babestea da helburu, Amillubi baserria eta bere […]