facebook instagram youtube
  • Denda I
  • Hasiera

    Albisteak

    • Abuztuan sartzearekin bat ordutegi aldaketa

      Abuztuan sartzearekin bat ordutegi aldaketa

      Bihar Uztailak 31, San Inazio eguna izaki, eta datorren astelehenean, abuztuak 3, berriz, Xanixteban, Oiartzungo patroia, itxita izango dugu Denda. Opor txiki batzuk izango ditugu hortaz, indarberrituta itzultzeko. Gainera larunbatetik aurrera, abuztuko ordutegia izango dugu, arratsaldetan eta larunbatetan itxita egongo da Denda. Asteazkenetan, ordea, urte osoan zehar bezala, egun osoan zehar irekita izango dugu, denon…


    • Nekazaritzaren etorkizuna marrazten

      Nekazaritzaren etorkizuna marrazten

      Gotzone Sestorain Zabaleta gonbidatu dugu ikasturte honetako Oiartzun Irratiko azken Manitzen saiora. https://oiartzunirratia.eus/albisteak/gotzone-sestorainekin-manitzen Gotzone Etxalde baserritar mugimenduko kidea eta elikadura eta nekazaritza eredu iraunkor justu eta burujabe baten aldeko emakume nekazari, abeltzain eta militante nekaezina dugu. Nekazaritzaren etorkizunaren inguruko kezkak eta urratu daitezkeen bideen inguruan aritu gara berarekin. Oiartzun Burujaberen baitako Elikadura-Mahaitik bideratzen ari garen…


    • Oiartzungo Versum garagardoen dastaketa

      Oiartzungo Versum garagardoen dastaketa

      Maiatza bukatzeko kategoriko dastaketa izan genuen gurean. Versum garagardoen sortzaile Mikel etorri baitzen dagoeneko merkaturatuta dituen lau garagardoak aurkeztera. Bertaratutakoei izugarri gustatu zitzaizkigun eta sekulako kalitatea dute!! Dastatu al dituzu? Garagardoen txokoan ez ezik, janari prestatuen hozkailuan ere eskuragarri izango dituzue udan zehar, fresko-fresko edateko prest!! Mikel urte luzez aritu da garagardotegietan zein garagardo artisauen…


    • Gure moneta aletzen

      Gure moneta aletzen

      Hilean behin Oiartzun Irratian egiten dugun Manitzen saioan elikadura eta zaintza ardatz izan arren, diruak eta manitzen ditugun beste baliabideek berebiziko zeresana dute. Hori dela eta, eskualdean pil-pilean dagoen Gure Moneta egitasmoa eta Euskoa gertutik ezagutzeko parada izan genuen ekaineko irratsaioan, Luix Intxauspe eta Dante Edme-San Jurgorekin luze eta zabal aritu ginen gaiaren inguruan. Entzun…


    • Biribil gaztak bueltan dira

      Biribil gaztak bueltan dira

      Aspaldian faltan genituen Bilbon modu artisauean egiten dituzten mozzarela eta burrata gaztak bada, amaitu da itxaronaldia! Oso pozik gaude, gainera, hemendik aurrera haiekin zuzenean egingo dugulako lan.


    Produktu berriak

    Fruitu lehorren krema berriak

    Lleidako lurretan Ribes familiak hamarkada luzeetan zehar landutako almendraondoen fruitu ekologikoak aspalditik eskaintzen dizkizuegu Laboren baita hurrak ere. Harreman estua dugu haiekin eta duela denboratxo bat bisitan izan genituen. Semeak […]

    Luarri ahuntz gazta ondu berria

    Txikiñenako Aimarrek gazta ondu berria ekarri digu gaurkoan. %90 ahuntz esnearekin eta %10 behiarenarekin elaboratua. Abeltzainek esnekiak egitea burujabetzaz gain haien lehengaiekin balio erantsia sortzeko aukera ematen die. Txikiñenako lagunek […]

    Alkohol eta glutenik gabeko bertako garagardoa

    Ezagutzen al duzu Mikelek elaboratutako Maia alkoholik gabeko garagardoa? Egun beroetan zein mendi gailurrak ospatzeko edo lagunez inguratuta terraza batean freskatzeko primerakoa da!! Gainera glutenik ez duenez ez da batere […]

    Ur kefirra gure mikrobiota elikatzeko

    Ur kefir ekologikoa aukeran duzue gaurtik aurrera gurean. Limoi eta jenjibrearekin elikatua izan da eta gure mikrobiota zaintzeko probiotiko bikaina da. Etxean egitera animatzen zareten bitartean, baliatu aukera! Limoi eta […]

    Ardo gorri nafarra formatu berrian

    Begira udarako zein formatu erakargarrian merkaturatu duten Aristu upategiko lagunek ardo gorria. Garagardoaren ordezko gisa lagunartean egun beroetan fresko fresko edateko aproposa! Ardoen Txokoan eta, uda garaian, hozkailuan edateko prest […]

    Kanpainak

    Bertako piperren eztanda

    Abian dugu bertako piperren denboraldia. Gure inguruko baratzezain ugari dagoeneko uzta oparoa biltzen hasiak dira. Piper luze italiarra, Ibarrako piparra, Landetako eztia, Padroi piperra eta Gernikako piperra aukeran dituzue jada. […]

    Azkenean bertako lekez gozatzeko aukera

    Ekaineko beroaldiarekin aurtengo leken aurreneko uzta osoa galdu zuten gure inguruko baratzezainek. Horregatik luzatu zaigu horrenbeste itxaronaldia baina dagoeneko hasi gara barra-barra jasotzen. Garaiko lekale zoragarri hau dastatzeko desiatzen gaude!! […]

    Otazuriren ahabi zaporetsuak

    Dagoeneko hasi gara jasotzen Otazuriko Laura eta Iñakiren aurtengo aurreneko ahabi ekologikoak. Gutako askoren gutizia da fruta bikain hau. Zapore mundiala dute!! Badakizu ahabiek odoleko azukrea jaisten laguntzen dutela?

    Udako eguzkitako kremen eskaintzak

    Blancak oporretara joateko lote bereziak ere jarri ditu gure eskura. Laborezainok izugarri estimatzen dugun eguzkitako krema da Blancak elaboratzen duena, osagai naturalekin eta gure osasuna zainduz egina. Aurten after sunaren […]

    Elkartasun Txokoa

    Nekazaritza inklusiorako tresna

    Hasi gara urtero moduan Pausoakeko lagunen entsaladako tomate ekologiko bikaina jasotzen. Zein zortedunak garen!! Eskerrik asko lagunok gu horrenbeste mimoz elikatzeagatik!! Bertako tomatearen zain egoten gara hilabete luzez, bada amaitu […]

    Elikaren aldeko kamisetak

    Elikaren kamiseta berriak ditugu salgai. Kolore desberdinak dituzue aukeran. Bildutako dirua Elikako kideek traktorearentzat apero berria erosteko baliatuko dute. Tresna horrek baratzeko lan batzuk mekanizatu eta lan batzuk arintzea (belar […]