facebook instagram youtube
  • Alberjinia rolitoak

    Laboren eskuragai

    • Alberjinia
    • Oliba olio birjina extra
    • Oilasko bularkia
    • Tipula

    OSAGAIAK

    • Alberjinia bat
    • 150g oliasko bularki
    • tipul erdi bat
    • aguakate bat
    • 350ml tomate saltsa
    • Olioa
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Labea su ertainean berotzen jarri. Bitartean alberjiniak luzetara fin moztu eta ur hotzetan 5-10minutuz jarri.

    Alberjinia xaflak sekatu eta zartagi batean berotu (helburua ez da alberjiniak sukaldatzea, hauek biguntzea baizik)

    Oilasko bularkiak eta tipula xehe-xehe moztu, plantxan egin eta aguakatearekin batera nahasi.

    Betikin goilarakada pare bat jarri xafla bakoitzean, eta bidu.

    Labean sartu daitekeen ontzi batean jarri rolitoak eta gainetik tomate saltsa jarri.

    Labearen tenperatura igo eta 15-20 minutuz egin.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Alberjiniak beharrean kalabazina erabili daiteke.

    Hori bai, alberjiniak zaporetsuagoa duenez, gainontzeko osagaiak neutroagoak beharko lukete. Oliaskoa, tofua, lentejak… aukera onak dira.