Elikaren kamiseta berriak ditugu salgai. Kolore desberdinak dituzue aukeran.
Bildutako dirua Elikako kideek traktorearentzat apero berria erosteko baliatuko dute. Tresna horrek baratzeko lan batzuk mekanizatu eta lan batzuk arintzea (belar txarrak kendu, lurra irauli, etab.) ahalbidetuko die.
Nekazariek inbertsioetarako laguntza behar izaten dute eta momentuz dagoeneko bitan antolatu duten Apero festaz gain, kamiseten salmenta ere abian dute baina erakunde, elkarte eta herritar moduan hausnartzen hasi beharko ginateke nola egituratu behar hauei modu egokian erantzun eta ekoizleei lan gehigarririk ez eragiteko. .
Argazkian ikus ditzakezuen modeloez gain, gaur kolore berriak jasoko ditugu.

Kamisetez gain, itsulapikoa ere jarri dugu.
Lagundu diezaiegun!!


