facebook instagram youtube
  • Alkohol eta glutenik gabeko bertako garagardoa

    Ezagutzen al duzu Mikelek elaboratutako Maia alkoholik gabeko garagardoa? Egun beroetan zein mendi gailurrak ospatzeko edo lagunez inguratuta terraza batean freskatzeko primerakoa da!! Gainera glutenik ez duenez ez da batere betegarria eta zeliakia edo glutenarik alergia zein intolerantzia dietenentzat ere aproposa da.

    Versumek ibilbide laburra izan arren, dagoeneko 4 garagardo ditu merkatuan: Edabe (horia), Oreka (tostatua), Ekia (IPA) eta Maia (alkoholik gabea).

    Badakizu ohiko garagardoak egiteko erabiltzen diren osagai berak baliatzen dituztela Versumen? Glutena kentzeko entzima bat gehitzen diete. Garagardozale sutsuenek dastatu dituzte eta emaitza bikaina dela diote. Eta zuk, dagoeneko dastatu al dituzu?