Albisteak
-
Barazki fermentatuen tailerra
Datorren astean Valquiria eta Auria Laborezainen eskutik barazki fermentatuak egiten ikasteko tailerra izango dugu gurean. Mimo handiz prestatzen ari dira hitzordua eta haiek egindakoak dastatzeko aukera ere izango badugu ere, […]
-
Neguko xarabea Garbiñe Larrearekin
Sendabelarrekin etxean neguko xarabea nola prestatu azaltzeko saio teoriko-praktikoaegiteko Garbiñe Larrea aditua etorriko zaigu Laborera azaroaren 28an. Duela urte batzuksendabelarren inguruko herri-jakinduria partekatu eta transmititzeko saioakegin genituen eta Oiartzungo jende […]
-
Lurrama 2024
Asteburuan izan da Lurramaren aurtengo edizioa eta lehenengo sektoreko eragile eta kideekin saretzen jarraitzeko baliatu genuen. Aurten estreinekoz mintzaldi batean parte hartzeko gonbidapena jaso dugu (“Ene tokiko janari erosketak”) eta […]
-
Elizalde Herri Eskolako ikasleen bisita
Pasa den ostegunean Elizalde Herri Eskolako DBH-3 mailako ikasleak izan genituen bisitan bai Laboren eta baita Elikan ere. Argi geratu zitzaien azalera handiek inposatzen diguten ereduak baduela alternatiba eta egingarria […]
-
Nazioarteko bisita
Joan den astean Birbana GKEren bidez etorritako Boliviar indigena nekazariak izan genituen bisitan Laboren. Ekonomia sozial eraldatzailearen arabera lanean ari garen hainbat proiektu ezagutuko dituzte egun hotan, Santa Cruz aldean […]
-
Burujabetzak jardunaldien itzal luzea
Egungo eredu ekonomikoa xahutzailea eta ekologikoki jasanezina da, eta ezberdintasunak besterik ez du sortzen. Kapitala metatzea eta ahalik eta etekinik handiena ateratzea dira gaur egungo ekonomia eredu nagusiaren helburuak, zuzenean […]
Produktu berriak
Ezti ekologiko berriak aukeran
Aste honetan Aitorrek mimoz eginiko ezti ekologikoa jaso dugu. Hiru moten artean aukeratu ahal izango duzue: batetik, Oiartzunen ekoitzitako gaztain eztia eta, bestetik, Valderejoko Parke Naturaletik gertu elaboratutako txilarraren ezti […]
Madalenak
Hilabete luzez egon gara madalenik gabe baina ez dugu gehiago zain egon beharko. Gainera gertukoak, kalitatezkoak, zuzenean eskuratuak eta monodosian beharrean 10 unitateko poltsetan ontziratuak daude. Produktu Taldekook gure produktu-zorroa […]
Garbiñe Larrearen Kosmetikoak sendabelarrekin liburua
Garbiñe Larrearen udazken honetako uzta jaso orduko Laborera ekarri digute. Zuk zeuk egitearen ederra liburua norberak bere egunerokotasunean behar izaten dituen kosmetikoak egiteko gida teoriko-praktikoa da. Gorputzeko atalak garbitu eta […]
Hileroko kopa
Berriro ere eskuragarri dituzue hileroko kopak, Frantzian eginak dira BPArik gabe. Gainera kotoi organikoz eginiko zorroan bilduta datoz. Bi tamaina dituzue aukeran. Badakizu kopak erabilita zure osasuna zaintzeaz gain, ingurumenaren […]
Infusioen nahasketa berriak
Badirudi tenperatura beherantz joango dela ondorengo egunotan udazken giroa nagusitu ahala eta garai honetan zer hoberik infusio bero batekin barrena goxatzea baino? Momentuz infusio hotzez ahaztu eta orain arteko eskaintzara […]
Kanpainak
Nafarroako orburuen denboraldia abian da
Jaso berri ditugu denboraldiko aurreneko Nafarroako orburu ekologikoak. Dagoeneko dastatzeko aukera izan dugun eta zein xamurrak dauden… Uzta jaso bezain pronto ekarri digute Nino eta Mariak gu guztiontzat, zein zortedunak […]
Intxaurren uzta
Dagoeneko jaso ditugu Lizarraldeko intxaurrak. Angelek ekarri dizkigu urtero bezala, 2kg-ko poltsetan, sekulako harrera izaten dute gure artean banila ukituko fruitu lehor paregabe hauek. Badakizu egunero lau intxaur jatea gomendatzen […]
Artilezko zapatilak bueltan ditugu
Badirudi datorren astean negu giroa iritsiko zaigula eta aurten ongi hornituta harrapatuko gaitu. Izan ere, gaur jaso ditugu Rakelek Gamiz-Fikan latxa ardien artilearekin eta birtziklatutako kautxuarekin eginiko zapatila eta plantilak. […]
Elkartasun Txokoa
Izan Iñurriren egutegiak salgai
Izan Iñurri Irabazi Asmorik gabeko Elkartearen 2025eko egutegiak dagoeneko salgai ditugu. Minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik diharduen elkartea da. 2019an jaio zen, ohartu zinenean ez […]
Txokolatezko egutegiak Seaskaren alde
Piskanaka urte amaierara hurbiltzen ari garela iragartzen digute dagoeneko urteroko gutizia bihurtu diren Hendaiako Ikastolaren aldeko txokolatezko egutegiek. Baigorriko Laia txokolategiko txokolatearekin eginak daude. Badira ja bi aste eskuragai dituzuela, […]