facebook instagram youtube
  • home2
    Denda I
    Jakoba Rekondo
    Denda XI
    Denda X
    Denda VIII
    home1
    Denda VII
    Denda V
    Denda IV
    Denda III
    Denda II
    Euskaraldia II
    adibide3
    adibide2
    adibide1
    Denda IX
    Batzar Orokorra
    famili-argazkia1
  • Hasiera

    Albisteak

    • Alcarràs filmaren proiekzioa

      Alcarràs filmaren proiekzioa

      Bihar, Apirilak 25, arratsaldeko 19:30etan Alcarràs filma proiektatuko dugu Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan. Katalanierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpidatziekin izango da proiektatuko duguna. Hasiera batean, filmaren ostean solasaldia egitekoak ginen horretarako […]


    • Laborek 7 urte

      Laborek 7 urte

      Gaurkoan, Martxoak 25, 7 urte betetzen dira Labore Oarsoren Oiartzungo denda ireki genuenetik. Proiektua irudikatzeaz gain, errealitate egiteko urratsak eman zituzten guzti horiei eskerrak!! Baina baita egunerokoan proiektua sustengatu eta […]


    • Labore 23. Korrikan

      Labore 23. Korrikan

      Igandean bukatu zen 23. Korrika, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. Milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatu dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde […]


    • Batzar Orokorra 2024

      Batzar Orokorra 2024

      Joan den ostiralean, martxoak 22, bazkideon 2024ko Batzar Orokorra egin genuen. Honako gai-ordena izan zuen bilkurak: Arratsalde emankorra izan zen, elkarrekin pentsatuz hemendik aurrera eman beharreko urratsak. Bertan hartutako erabakietako […]


    • Hobekuntzak Dendan

      Hobekuntzak Dendan

      Egunetik egunera gurean erosketa egitea zuentzat erosoagoa izan dadin aldaketatxoak egiten ibili gara azken asteetan. Hainbat fruitu lehor, espezie eta infusio granelera eskaintzen dizkizuegu eta orain arte kristalezko ontzi handietan […]


    Produktu berriak

    Soroneako arrautzak

    Berrobiko Soronea baserriko Miriam eta Igone 2023an eraikitako oilategian arrautza ekologikoak ekoizten hasi dira eta dagoeneko Laboren eskuratu ditzakezue. Jasangarritasunaren aldeko apostua egin dute, kalitatea lehenetsiz kopuruaren aurretik, oiloen ongizatea […]

    La Trullola oliba olio ekologikoa

    Jaso berri dugu Tarragonan ekoizpen molde biodinamikoaren arabera Josep eta bere familiak mimoz ekoitzitako oliba olio birjina extra ekologikoa. Trullola El Masroig-en dago, Priorato eskualdeko herri batean (Katalunia). Mahastiz, olibondoz […]

    Ekilore olio ekologikoa

    Behe-Nafarroako Ekilore olio ekologikoa 5 litroko bidoietan eskaintzen hasi gara. Oliba olioaren prezioa horren altu dagoen honetan sukaldatzeko kalitatezko alternatiba ekonomikoagoa eman nahi dizuegu horrela. Zuetako askok dagoeneko dastatua duzue […]

    Glutenik gabeko gailetak pisura

    Ainarak Arrasateko Irrika Gluten Free Bakery lantegian gertuko osagai ekologikoekin mimoz elaboratutako glutenik gabeko gailetak dagoeneko granelera ere eskuratu ditzakezue. Ontziak nabarmen murrizteaz gain, ekonomikoagoak ateratzen dira. Momentuz txokolate beltzdunak […]

    Intsusa ozpina

    Tolosaldean Satxak Intsusa loreekin ekoitzitako ozpin ekologikoa jaso berri dugu. Zuetako batzuk iazko Bioterran izan zenuten produktu honen berri eta Laborera ekartzeko eskatu zeniguten, bada, kostata baina dagoeneko eskuragai duzue. […]

    Kanpainak

    ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN 2. KANPAINA

    Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, aurtengo azken deialdia izango da, Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan […]

    Bertako azenarioen garaia

    Abiatu berri dugu bertako azenarioen denboraldia. Joxerrak Altzan ekologikoki eta mimoz ekoitzitakoak dira jasotzen hasi garenak. Itxura bakarrik ez, zaporea ere mundiala dute!! Azenarioa gehien kontsumitzen den barazkietako bat da, […]

    Bardea olio ekologikoaren aurtengo uzta

    Dagoeneko eskuragai duzue Kikok Bardean eginiko oliba olio birjina extra ekologikoaren aurtengo uzta. Zuetako asko zain zeundeten zuen olio kuttuna noiz jasoko, bada amaitu da itxaronaldia. 5 litro eta 2 […]

    Antzara arrautzak

    Gurutze Anek hazitako antzaren arrautzak eskuragai dituzue. Zuetako askorentzat produktu kuttuna da. Kalitate oneko proteinen, gantz osasungarrien, bitaminen eta oinarrizko mineralen iturria da. Oiloen arrautzekin alderatuz, proteina, burni eta B12 […]

    Elkartasun Txokoa

    Sukaldaritzako saio inklusiboak

    Oarsoaldeko Garapen Agentziak Ereiten programaren barruan Maiteren gidatuta bazterketa sozialeko arriskuan dauden epe luzeko langabetuekin Laboreko sukaldean egiten dituzte bi astean behin sukaldaritzako saioak. Horrelako ekimenak bultzatzea garrantzitsua iruditzen zaigu […]