facebook instagram youtube
  • Te berdea pisura

    Zuetako askok horrela eskatuta, azkenean salgai jarri dugu te berdea pisura. Eskuratu dugun barietatea Gunpowder da. Txinako Zhejiang probintzian landutako te berdearen aldaera bat, eta horrela deitzen zaio bolboraren (ingelesez gunpowder) antza duelako; izan ere, orriak biltzean bolatxo gisa biribiltzen dira, propietateak hobeto mantentzeko.

    Antzina, te-orriak moldatzeko prozesu hori eskuz egiten zen, eta gaur egun makina espezializatuek egiten dute. Hala ere, gunpowder mota batzuk oraindik ere eskuz biltzen dira, eta, beraz, estimatuagoak dira.

    Te berdea antioxidatzaile indartsua da eta osasunerako onura ugari ditu. Barietate honen berezitasuna hostoen forma da, kiribildu egiten baitira, hortik datorkio izena. Pisura erosita ekonomikoagoa aterako zaizue.