facebook instagram youtube
  • Fruitu lehorren krema berriak

    Fruitu lehorren krema ekologiko berriak dauzkagu aukeran. Ezkirotzen bi gaztek abiatutako proiektua da. Fruitu lehorrei ez diete ez azukre eta ezta oliorik ere eransten. Egungo eskaintza hobetu eta osatu egingo dugu horrela. Almendra txuria, tahin oso eta txuria, hurra, kakauexa, pistatxoa,… Momentuz hauekin hasiko gara.

    Prezioz dexente hobeto ateratzen dira orain arte eskaintzen genituenekin alderatuta eta gainera, urrats kualitatiboa ere egingo dugu bitartekariak baliatu beharrean zuzenean ekoizlearengandik eskuratuz. Dastatzera animatzen zaituztegu!!